74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. Adostasun gabeko 1009/2009 dibortzioa

Iruñean, 2008ko maiatzaren 28an.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Elena Burguete Mira prokuradoreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1009/2009 prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Horst-Günter Graefe jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak María Yolanda Aguado Blanco andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Zati batean baiesten dut Elena Burguete Mira prokuradoreak, María Yolanda Aguado Blancoren izenean eta hura ordezkatuz, Horst-Günter Graefe auzi-iheslariaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Iruñean 1989ko abuztuaren 25ean egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin, baita honako ondorio hauekin ere.

-María Yolanda Aguado Blanco andreari esleitzen zaio familiaren etxebizitza izan zenaren erabilera eta gozamena. Honakoa da etxebizitzaren helbidea: Enderitz (Nafarroa), Errekaldea kalea, 21.

-Horst-Günter Graefe jaunak hilean 500 euroko kopurua ordainduko du bien semearen mantenuan laguntzeko. Kopuru hori hileko lehenengo bost egunen barrenean ordainduko da emazteak zehazten duen kontuan, eta kopurua urte bakoitzeko urtarrilean igoko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo legez hura ordezkatzen duen erakundeak estatu osorako adierazten dituen KPIaren aldaketen arabera.

-Horst-Günter Graefe jaunak eta María Yolanda Aguado Blanco andreak erdi bana ordainduko dituzte semearen gastu bereziak, ebazpen honetako arrazoibide juridikoetan azaldutakoari jarraikiz.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko Erregistro Zibilari, inskripzioa egin dezan.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurka egiteko bideak: Apelazio-errekurtsoa, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta inpugnatzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Eta Horst-Günter Graefe jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 28an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.

Iragarkiaren kodea: J1009548