74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

725/2010 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak martxoaren 25ean emandako 59/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Sartagudako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak martxoaren 25an emandako 59/2010 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Sartagudako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, aldaketaren testu bategina aurkeztea, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituena.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak haren alde emandako txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindua argitaratzea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariaren martxoaren 25eko 59/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Foru agindu horren bidez, behin betiko onetsi zen Sartagudako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua. Haren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Sartagudako Udalari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 19an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

"59/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Sartagudako Udal Plana, bertako Udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

Sartagudako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea; dena dela, horretarako, foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu beharko da, hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Sartagudako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzekotan, dokumentazioan zuzenketa hauek egin beharko dira, Udalak 2010eko otsailaren 26an bidalitako dokumentazioa ordezteko:

-O01 planoaren zuzenketa: estepako hegaztien babes eremua begiratu beharreko sailean sartu behar da, ingurumen balioa dutenen azpikategorian (estepako hegaztien babes eremua).

-Begiratu beharreko lurzorua babesteko araubidea zuzentzea, ingurumen balioa duten azpikategoriakoa (estepako hegaztien babes eremua), baita balio ertaina duen lurzoruarekin bat datorrena ere (naturaren ustiapenerakoa). Araubide hori Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak 2010eko martxoaren 15ean Udalari igorritako txostenean proposatutakoa izanen da.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, udalak eskaturik.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Sartagudako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 25ean.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday."

Iragarkiaren kodea: F1009159