74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

310/2010 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Mendabiako udal mugapeko 9. poligonoko 945. lurzatian telefonia mugikorreko estazio bat jartzeko beste telekomunikazio konpainia baten jabetzako itxituraren barruan. Sustatzailea Vodafone España, S.A.U. da.

Goian aipatutako proposamenari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan.

Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskinaren M) atalean sartua dago. Beraz, aldi berean, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Foru dekretu horren 36. artikuluan ezarrita dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz, eskaera aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Proiektu honen xede den instalazioak elementu hauek izanen ditu: norabidezko 3 antena, lehendik dagoen eta 40 metroko altuera duen saretazko dorre batean, baita beharrezkoak diren ekipamenduak ere, beste telekomunikazio konpainiaren jabetzako itxituraren barruan, Mendabiako udal mugapeko 9. poligonoko 945. lurzatian.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Mendabiako udal mugapeko 9. poligonoko 945. lurzatian telefonia mugikorreko estazio bat jartzeko beste telekomunikazio konpainia baten jabetzako itxituraren barruan. Sustatzailea Vodafone España, S.A.U. da.

2. Baimena baldintza hauek betetzearen mende emanen da:

Egin nahi diren jarduerek uki ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

Proposatu den kokalekua ez dago jasota sustatzaileak maiatzaren 6ko 10/2002 Foru Legearen arabera tramitatu duen Azpiegituren Lurralde Planean. Aipatu legea Nafarroako Foru Komunitatean uhin elektromagnetiko ez-gidatuen bidezko telekomunikazioko oinarrizko estazioak antolatzeari buruzkoa da.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, sustatzaileari eta Mendabiako Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 10ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1008894