74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 1392/2009 judizio arrunta

Aránzazu Chocarro Ucar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen du epaitegi honetan judizio arrunta bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen autoaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

252/2009 Epaia. Iruñean, 2009ko abenduaren 23an.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1392/2009 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Seguros Lagun Aro S.A.k sustatu du auzia, Ángel Echauri Ozcoidi prokuradore jaunak ordezkatuta eta José Antonio Eder Esarte legelari jaunak lagunduta, diru kopuru bat erreklamatzeko, Electrofrío S.L.ren aurka (auzi-ihesean deklaratua).

Epaitza.

Osorik baiesten dut Seguros Lagun Arok autoetan Ángel Echauri Ozcoidi prokuradore jaunak lagunduta jarri duen demanda, Electrofrío S.Lren aurkakoa (auzi-ihesean deklaratua), eta horrenbestez demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 12.101,21 euro (hamabi mila ehun eta bat euro eta hogeita bat zentimo) ordaintzera, gehi interpelazio judizialaren egunetik aurrera sortutako legezko interesak; eta alderdi demandatua kondenatzen dut prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea jakinarazi eta bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez. Errekurtsoa tramitatzeko onar dadin, frogatu behar da legeak eskatzen duen gordailua egin dela, hau da, epaitegi honen kontuan 50 (berrogeita hamar) euro sartu direla.

Lekukotza egin eta erants bedi eta jatorrizkoa Epaitegi honetako Epaien Liburuan gorde bedi.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Electrofrío S.L.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 24an.-Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1009364