74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen erregelamenduan. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2010eko maiatzaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Tuterako Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen erregelamenduan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, erregelamenduko aldaketa behin betikoz onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2010eko maiatzaren 31n.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1009574