74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsean sartutako obren kontratua. Behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, Udal honetako Gobernu Batzarrak 2010eko maiatzaren 21ean hartutako erabakiaren bitartez, kontratu hau behin betiko esleitu dela:

Xedea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa.

Obra: "telekomunikazioen azpiegitura bat paratzeko obrak egitea, Tuterako (Nafarroa) Udaleko egoitza nagusiak elkar lotzeko udal sarea sortu beharrez".

Esleitzeko modua: negoziatua, publizitatearekin.

Esleipenaren prezioa: 522.000 euro BEZa barne (BEZik gabeko prezioa, 450.000 euro).

Esleipen hartzailea: "Grupo Industrial de Mantenimiento Avanzado, S.L" eta "Montajes Eléctricos Bi-Lux, S.A.L." ABEE.

Tuteran, 2010eko ekainaren 9an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1010207