74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Musika Eskolako irakasle izateko 5 lanpostu betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

Deialdia, ondoko espezialitate hauetako irakasle izateko 5 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko: bateria, txistua, biolina, saxofoia eta zeharkako flauta, denak lan araubideko lanpostu finko-jarraigabean eta lanaldi laburrean, Oltza Zendeako eta Orkoiengo Udalaren Musika Eskolarako.

-Izendapen proposamena.

Oltza Zendeako Udalaren Musika Eskolaren zerbitzuko bateria, txistu, biolin, saxofoi eta zeharkako flauta espezialitateetako irakasle izateko bost lanpostu oposizio-lehiaketa bidez eta lanaldi partzialeko lan-kontratu finko-jarraigabearekin betetzeko deialdiko epaimahaiak eranskinean datozenak izendatzeko proposamena egin du, haiek baitira puntuaziorik handiena lortu duten izangaiak; hori guztia, Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 21.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2009ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 27an).

Oltza Zendean, 2010eko maiatzaren 20an.-Musika Eskolaren Patronatuko burua, Félix Otamendi Echauri.

ERANSKINA

-Saxofoia: Arteta Unanua, Alberto.

-Bateria: Uribeetxeberria, Jon Joseba.

-Txistua: Ciganda San Martín, Itziar.

-Zeharkako flauta: Sarobe Zubieta, Ana Isabel.

-Biolina: Razkin Aguirre, Amaia.

Iragarkiaren kodea: L1009340