74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Eskumenak beste baten esku uztea

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2010eko maiatzaren 25eko 301/2010 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi du:

"Gaia: Zizur Nagusiko Udalaren Berdintasuneko informazio batzorde iraunkorreko burutza eskuordetzea.

Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan artikulu horren 1.c) puntuari buruz xedatua, baita azaroaren 28ko 2586/1986 Errege Dekretuaren 125 a) artikulua ere.

EBATZI DUT:

1. Berdintasuneko informazio batzorde iraunkorreko burutza Pilar Toral Urquizu zinegotziaren esku uztea.

2. Eskuordetze horren berri Osoko Bilkurari ematea, egiten duen lehenbiziko saioan.

3. Zuzenean jakinaraz bekio, orobat, izendatuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki oholean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen."

Zizur Nagusian, 2010eko maiatzaren 25ean.-Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1009347