74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Hirigintza hitzarmena, urbanizazio proiektua, borondatezko birzatiketa proiektua eta xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Urzainkiko Udaleko Alkatetzak maiatzaren 25ean emaniko 11/2010 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zituen hirigintzako agiri hauek:

1. Urzainkiko Udal Plan Orokorreko U.O.-8 unitatearen xehetasun azterlana (3. poligonoko 86 eta 87. lurzatiak), Iriartea auzoan, Manuel Rubio Vallejok eta M.ª Eugenia Baines Goñik sustatua.

2. Urzainkiko Udal Plan Orokorreko U.O.-8 unitate hori birzatitzeko proiektua, borondatezko birzatiketa sistemaren bidez tramitatua eta Manuel Rubio Vallejok eta M.ª Eugenia Baines Goñik eskatua.

3. U.O.-8 unitate hori urbanizatzeko proiektua, Manuel Rubio Vallejok eta M.ª Eugenia Baines Goñik eskatua.

4. Hirigintza hitzarmena, Urzainkiko Udalak eta Manuel Rubio Vallejok eta M.ª Eugenia Baines Goñik izenpetua, Urzainkiko Udal Plan Orokorreko U.O.-8 unitatearen hirigintzako kudeaketa egiteko.

Behar diren espedienteak jendaurrean egonen dira hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76, 168, 134 eta 25.4 artikuluetan, hurrenez hurren, aurreikusitakoari jarraikiz.

Ebazpen horretan berariaz adierazten da ezen, inork alegaziorik aurkezten ez badu, 2 eta 3. ataletan aipaturiko bitartekoen onespena behin betikoa bilakatuko dela, delako 168. artikuluaren c) atalean xedatuarekin bat, ukatu gabe 1. ataleko xehetasun azterlanaren aurreko edo aldi bereko azken onespena, Udalaren Osoko Bilkurari baitagokio, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2 c) artikuluan xedatuaren arabera.

Urzainkin, 2010eko maiatzaren 25ean.-Alkate udalburua, José María Baines Conget.

Iragarkiaren kodea: L1009349