74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Ustaize aldeko Lurzati Berrantolamenduaren Erabakia onesten duena.

Ustaize aldeko lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 1022/2010 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzati berrantolamenduaren erabakia onetsi dela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela deklaratu zen martxoaren 3ko 13/2008 Foru Dekretuaren bidez.

Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Ustaizeko Kontzeju Etxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek erabaki horretako agiriak azter ditzakete, honako hauek alegia: memoria; jabeen zerrenda alfabetikoa; murrizketa koefizientearen eta masa komunaren kalkulua; jabeei dagozkien eskudantzien zerrenda, ondasunen izaeraren araberakoa; ordezkapen finken zerrenda; Nekazaritzako Egituren Zerbitzuak ofizioz bidalitako egoera juridikoen eta kargen zerrenda; Ingurumen eraginaren adierazpena; eskudantzien fitxak; poligonoen planoak 1:2000 eskalan eginak; poligonoen plano horiek berak irudi eta guzti; eta ingurumen balioen planoa, 1:7000 eskalan egina.

Erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduko interesdunek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 2; 31002 Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1; 31002 Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 19an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F1009135