74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

76/2010 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, haren martxoaren 8ko 44/2010 Foru Aginduaren eranskineko 2. atala aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, ekainaren 29ko 79/2007 Foru Agindua aldatu zen musikako lanbide ikasketen egiturari eta ordutegiari dagokienez akordeoi, kantu, klabezin, moko-txirula, gitarra, organo eta piano espezialitateetan.

2010eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 30ean, argitaratu zen martxoaren 8ko 44/2010 Foru Aginduaren bidez, ekainaren 29ko 79/2007 Foru Agindua aldatu zen musikako lanbide ikasketen egiturari eta ordutegiari dagokienez akordeoi, kantu, klabezin, moko-txirula, gitarra, organo eta piano espezialitateetan. Haren eranskinaren 2. atalean -Kantua- akatsa badela oharturik, zuzendu egiten da, aipatu foru agindua aldatuta.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 44.1g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehendabizikoa.-Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 8ko 44/2010 Foru Aginduaren eranskineko 2. atalaren -Kantua- aldaketa onestea. Foru agindu horren bidez, ekainaren 29ko 79/2007 Foru Agindua aldatu zen musikako lanbide ikasketen egiturari eta ordutegiari dagokienez akordeoi, kantu, klabezin, moko-txirula, gitarra, organo eta piano espezialitateetan. Hona aldaketa hori:

6.200 orrialdean, bigarren zutabean, eranskinaren 2. atalean -Kantua-, honela dioen tokian:

2. Kantua:

IRAKASGAIAK

Asteko ordu kopurua kurtso bakoitzean

1.a

2.a

3.a

4.a

5.a

6.a

Musika-tresna

1

1

1

1

1

1

Musika hizkuntza

2

2

Harmonia

2

2

Musikaren historia

2

2

Analisia

1,5

1,5

Abesbatza

1,5

1,5

Ganbera musika

1

1,5

1,5

Taldea

1

Piano osagarria

0,5

0,5

0,5

0,5

Kantuari aplikatutako hizkuntzak:

Italiera

1,5

1,5

Alemana

1,5

1,5

Frantsesa

1

1

Ingelesa

1

1

Honela behar du:

2. Kantua:

IRAKASGAIAK

Asteko ordu kopurua kurtso bakoitzean

1.a

2.a

3.a

4.a

5.a

6.a

Musika-tresna

1

1

1

1

1

1

Musika hizkuntza

2

2

Harmonia

2

2

Musikaren historia

2

2

Analisia

1,5

1,5

Abesbatza

1,5

1,5

Ganbera musika

1

1,5

1,5

Taldea

1

Piano osagarria

0,5

0,5

0,5

0,5

Kantuari aplikatutako hizkuntzak:

Italiera

1,5

1,5

Alemana

1,5

1,5

Frantsesa

1

1

Ingelesa

1

1

Aukerakoa

1

1

Bigarrena.-Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 3an.-Hezkuntzako kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F1008162