74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 765/2010 hitzezko judizioa (PZL 2010)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Zati batean baiesten dut Katia Gutiérrez Del Ama andreak jarri duen demanda eta, horrenbestez, auzi-ihesean dagoen Renata Gomes Nunes andrea kondenatzen dut demandatzaileari berrehun euro (200,00 euro) ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta. Alderdi bakoitzak berak eragin dituen kostuak ordainduko ditu.

Eta Renata Gomes Nunes andreari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 28an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1009551