74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 785/2009 dibortzioa

Iruñean, 2010eko maiatzaren 27an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Elena Burguete prokuradore andreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 785/2009 prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Ricardo Estrella Camiñas jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Faith Osa Obude andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Elena Burguete prokuradore andreak, Faith Osa Obuderen izenean eta hura ordezkatuz, Ricardo Estrella Camiñas auzi-iheslariaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Iruñean 2006ko azaroaren 11n egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.

Ez da bidezkoa kostuak inori berariaz ezartzea.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko Erregistro Zibilari, inskripzioa egin dezan.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurka egiteko bideak: Apelazio-errekurtsoa, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta inpugnatzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Epaile magistratua.

Eta Ricardo Estrella Camiñas jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean 2010eko maiatzaren 27an.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1009382