74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 10/2010 falta-judizioa

Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegian, 2010eko maiatzaren 26an.

Aditzera ematen da epaitegi honetan 10/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela zuhurtziagabekeriaz sortutako lesioengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Esther Fernández Arjonilla andreak, Lizarrako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko magistratuak, auto hauek aztertu ditu, zuhurtziagabekeriaz sortutako lesio-falta bat dela-eta. Auzian alderdi hauek izan dira: María Pilar San Juan Mata eta Olatz Castillo San Juan, Ganuza legelari andreak lagunduta; María Fátima Amador, Euromutua, Jiménez legelari jaunak lagunduta; Walter Manuel Amador Vicente eta Allianz Seguros, Mosquero legelari andreak lagunduta. Horien guztien inguruabar pertsonalak jarduketetan jasorik daude.

Epaitza:

Walter Manuel Amador Vicente absolbitu egiten dut leporatu zaion zuhurtziagabekeriaz sortutako lesioen faltatik. Prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, jakinarazi eta bost eguneko epean. Horretarako epaitegi honetan idazki arrazoitua aurkeztu behar dute, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Beraz, nire epai honen bidez hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren ziurtapena jarduketei erantsiko zaie.

Eta María Fátima Amadorri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2010eko maiatzaren 26an.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1009335