74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Oibarko Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor
eta bakarra. Behin betiko onespena

Oibarko Udalak, 2010eko otsailaren 27an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zituen 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2010eko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 19an, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216. artikuluan 202. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 266.005.00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 121.000.00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 119.625.00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 295.869.00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 214.475,69 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 20.400.00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 154.680.00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: -.

Diru-sarrerak, guztira: 1.192.054,69 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 256.259.00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 328.826.00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 14.122.00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 92.720.00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 479.457.00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 20.670,69 euro.

Gastuak, guztira: 1.192.054,69 euro.

Oibarren, 2010eko maiatzaren 25ean.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L1009389