74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Gora jotzeko errekurtsoa, Barne Medikuntzako BFEendako deialdiaren aurka.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Barne Medikuntzako BFEendako lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Iragarkia:

Jose Ignacio Aláez Cruz jaunak eta M.ª Vicenta Bonilla Hernández andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko aipatu deialdiaren lehiaketaldiko azken emaitzaren aurka. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako moduan aurkezten ahal dira.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 28an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1009537