74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2010eko udal aurrekontua. Behin betiko onespena

Leozko Udalaren 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra, Orbalan, S.L. udal enpresarena barne, eta hura betearazteko oinarriak hasiera batean onesten dituen erabakia 2010eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an. Jendaurreko epea inork alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan da.

Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betikoz onetsitzat jo eta argitara ematen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 220.000,00 euro.

II. kapitulua.-Zeharkako zergak: 75.000,00 euro.

III. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 1.000,00 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 128.050,00 euro.

V. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 132.300,00 euro.

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 6.000,00 euro.

VII. kapitulua.-Administrazio Orokorraren transferentziak: 18.200,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 580.550,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.-Langileria gastuak: 182.450,00 euro.

II. kapitulua.-Gastuak. Ondasun arruntak. Zerbitzu orokorrak:
210.600,00 euro.

III. kapitulua.-Finantza-gastuak: 12.000,00 euro.

IV. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 84.888,00 euro.

VI. kapitulua.-Inbertsio errealak: 78.612,00 euro.

IX. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 12.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 580.550,00 euro.

Iratxetan (Leotz), 2010eko maiatzaren 26an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1009287