74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2010eko ekitaldiko aurrekontua.
Hasierako onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2010eko maiatzaren 12an egin bilkuran, Batzarreari kontsulta egin ondotik, hasiera batez onetsi zuen 2010eko aurrekontuaren espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Ariben, 2010eko maiatzaren 21ean.-Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1009466