74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

272/2010 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Horren bidez, nekazaritzako enpresa txiki eta ertainek, nekazaritzako produktuen lehen mailako ekoizpenean aritzen direnek, beraien laboreen eta landareen eritasun edo infekzio parasitarioak kontrolatzeko egindako jarduera fitosanitarioengatik jasoko dituzten kalte-ordainen baremoak ezartzen dira.

Landareentzako edo landarekientzako kaltegarriak diren organismoak Europar Batasunean ez sartzeko eta Europar Batasunaren barrenean ez hedatzeko babes neurriak ezarri zituen Kontseiluaren 2000ko maiatzaren 8ko 2000/29/EE Zuzentarauak.

Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1857/2006 (EE) Erregelamenduaren bidez, bidez, nekazaritzako produktuak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainetarako Estatuko laguntzei buruzko EE Itunaren 87. eta 88. artikuluak nola aplikatu ezarri zen, eta 70/2001 EE Erregelamendua aldatu zen. Aipatutako erregelamenduaren 10. artikuluan xedatzen da laguntzak bateragarriak direla merkatu bateratuarekin, aldez aurretik izurrien adierazpena egin bada eta horiei aurre egiteko jarduketa planak onetsi badira.

Urtarrilaren 21eko 58/2005 Errege Dekretuak landareentzako edo landarekientzako kaltegarriak diren organismoak Espainian eta Europar Batasunean sartzea eta beste estatu batzuetara esportatu edo haietan hedatzea eragozteko neurriak ezartzen ditu.

Nafarroako Foru Komunitateari dagokionez, Landare Osasunari buruzko martxoaren 23ko 4/2007 Foru Legea da Nafarroako laboreen babes fitosanitarioari buruzko alderdi guztiak antolatzen eta arautzen dituen tresna juridikoa. Foru legearen III. kapituluaren (Izurrien prebentzioa eta kontrola) 13. artikuluan jasotzen dira berrogeialdipeko izurri baten adierazpen ofiziala ekar dezaketen kasuak. Hori eginen da izurriak sortu dituen edo sor ditzakeen ondorio ekonomikoak edo kalteak hain handiak direnean non izurriari aurre egiteko biderik egokiena nahitaezko borroka ezartzea dela ikusten den. Adierazpena eginez gero, izurria kontrolatu ahal izateko 15. artikuluan ezarritako neurriren bat hartuko da. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak agindu ahal izanen ditu neurri horiek.

Kutsatze maila larria gertatzen denean, laborea erauzi eta suntsitzea jotzen da neurri fitosanitariorik egokiena. Bestalde, Landare Osasunari buruzko martxoaren 23ko 4/2007 Foru Legearen 19. artikuluan xedatzen denez, hartutako neurri fitosanitarioek ondasun edo jabetza partikular edo publikoak suntsitu, hondatu edo ezin erabiliz uzten dituztenean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa derrigortua egonen da kaltetuei behar den ordaina pagatzera, administrazio horrek adierazi badu izurria. Kalte-ordainaren zenbatekoa ezartzen diren araudi eta baremoekin bat baloratuko da.

Edozein laboretako eritasun berriei dagokienez, baremorik ez dago, edo daudenak zaharkituak daude. Hortaz, beharrezkoa da horiek ezartzea, besteak beste, azkarrago aplikatu ahal izateko.

Era berean, arau honetan espezietan emateko laguntzak ezartzen dira, diruz lagundutako zerbitzuen bidez. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emanen ditu zerbitzu horiek, zuzenean edo bere erakunde instrumentalen bitartez. Labur esanda, kalte-ordainak eta laguntzak ezartzen dira Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1857/2006 (EE) Erregelamenduaren babesean, aldez aurretik izurrien adierazpena egin bada eta horiek errotik kentzeko jarduketa planak onetsi badira. Aipatutako erregelamenduaren bidez, nekazaritzako produktuak ekoizten dituzten enpresa txiki eta ertainetarako Estatuko laguntzei buruzko EE Itunaren 87. eta 88. artikuluak nola aplikatu ezarri zen, eta 70/2001 (EE) Erregelamendua aldatu zen.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Kalte-ordainetarako arau orokorren eta baremoen onespena.

Kalte-ordainetarako arau orokorrak eta baremoak onesten dira. Horien bidez, barazkien, fruten, landare apaingarrien eta basoko landareen izurrien eta eritasunen kontrolerako neurri fitosanitarioak arautuko dira, foru agindu honen I., II. eta III. eranskinetan ageri den moduan.

Lehen Xedapen Gehigarria.-Aurrekontuko kredituak.

1. Foru agindu honen ondoriozko kalte-ordainei aurre egiteko 88.918 euroko gastua baimentzen da, 2010eko gastuen aurrekontuko "Landaketak erauztegatik ematen diren kalte-ordainak" izeneko 71210 710000 4700 412100 kontu-sailaren kargura, edo ondorengo ekitaldietako gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen denaren kargura, kreditu egoki eta aski izatearen baldintzapean.

2. Foru agindu honetan zehaztutako neurrien ondoriozko kalte-ordainek gainditzen badituzte ezarritako aurrekontuetako konpromisoak, arestiko atalean adierazitako kontu-sailean behar den kreditua gaituko da.

3. Foru agindu honetan ezarritako laguntzen ondoriozko gastuei aurre egiteko 1.976 euroko gastua baimentzen da, 2010eko gastuen aurrekontuko "Lanen kontratazioa" izeneko 71210 710000 2279 412100 kontu-sailaren kargura, edo ondorengo ekitaldietako gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen denaren kargura, kreditu egoki eta aski izatearen baldintzapean.

Bigarren Xedapen Gehigarria.-Laguntzen araubidea aplikatzeko data.

1857/2006 (EE) Erregelamenduan aurreikusten den salbuesteko eskabidearen erregistro zenbakia Europar Batzordeko Nekazaritza eta Landa Garapenerako Zuzendaritza Nagusiaren web orrian argitaratzen denetik aurrera aplikatuko da laguntzen araubidea.

Azken Xedapen Bakarra.-Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko ekainaren 3an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

I. ERANSKINA

Kalte-ordainak eta laguntzak aplikatzeko arau orokorrak

1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

1. Eranskin honen xedea da arau orokorrak ezartzea nekazaritzako ustiategi txiki eta ertainek, nekazaritzako produktuen lehen mailako ekoizpenean aritzen direnek, Nafarroako Foru Komunitatean ofizialki adierazitako landareen izurrien eta eritasunen kontra aplikatutako neurri fitosanitario ofizialengatik espezietan jasoko dituzten laguntzak eta kalte-ordainen baremoak aplikatzeko.

2. Betiere, nekazaritzako ustiategiek enpresa txiki edo ertaintzat joak izateko betebeharrak bete behar dituzte, Europako Batzordeak 2008ko abuztuaren 6an emandako 800/2008 (EE) Erregelamenduaren I. eranskinean xedaturikoarekin bat. Erregelamendu horren bidez, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, Itunaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuz (Kategorien arabera salbuesteko erregelamendu orokorra).

2. artikulua. Kalte-ordainak landareak erauzi edo suntsitzeagatik.

1. Ustiategien titularrei soilik ordainduko zaizkie kalte-ordainak, neurri fitosanitario ofizialen aplikazioak ustiategiak ukitzen dituen neurrian.

2. Kalte-ordainak zehazteko, aintzat hartuko da kasuan kasuko organismoaren kutsadurarik izan gabe, eritasuna errotik kentzeko suntsitutako landaketaren zatia. Eritasuna desagerrarazteari ekin baino lehen, Nekazaritza Zerbitzuak kutsatutako eta kutsatu gabeko landareen portzentajea baloratuko du.

3. Kalte-ordaintzat hartuko dira nekazariak landareak erauzteagatik izandako gastuak, eta erauzitako azalera osoaren gainean zehaztuko dira.

4. Ukitutakoei eman beharreko kalte-ordainak II. eta III. eranskinetan adierazitako baremoen araberakoak izanen dira, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak agindutako neurri fitosanitarioa aplikatu dela egiaztatu ostean ordainduko dira. Horretarako, interesdunak aldez aurretik aurkeztu beharko ditu transferentzia bidez kobratzeko eskabidea eta eskatutako egiaztagiriak.

5. Ez da kalte-ordainik emanen neurri fitosanitario ofizial bat aplikatzearen ondorioz suntsitutako landare-materialarengatik edo izandako gastuengatik, baldin eta ukitutako landareen jabeak landare osasunaren arloko araudi indarduna bete ez badu, bereziki urtarrilaren 21eko 58/2005 Errege Dekretuan xedatutakoa, edota ukitutako pertsona Landare Osasunari buruzko martxoaren 23ko 4/2007 Foru Legearen 19. artikuluan adierazitako kasuren batean badago.

6. Ez da kalte-ordainik emanen foru agindu honetan edo besteren batean gomendatu ez diren espezieak erauzi eta suntsitzeagatik.

7. Nekazaritzako aseguru konbinatuen lerroek arrisku fitosanitarioetarako estaltzen duten zenbatekoan ez dira kalte-ordainen xede izanen ekoizpenetan neurri fitosanitarioak aplikatzeagatik izandako galerak.

8. Azpiegituretan eragindako kalteen balio materialaren %100era bitarte ordainduko da, baldin eta kalte horiek ezinbestekoak izan badira agindutako landareen suntsiketa gauzatzeko.

3. artikulua. Jarduketa planak betetzeko laguntzak.

1. Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1857/2006 (EE) Erregelamenduaren 10. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, espezietan emanen dira ikerketarako, esperimentaziorako, ustiategietako laguntza teknikorako, prospekzioetarako, azterketetarako, informaziorako eta prestakuntzarako laguntzak, baita fauna lagungarria errespetatzen duten produktu fitosanitarioak sustatzeko laguntzak ere. Horretarako, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak diruz lagundutako zerbitzuak emanen ditu, zuzenean edo bere erakunde instrumentalen bidez.

2. Laguntza, gordinean, ez da %100 baino handiagoa izanen.

3. Laguntza espezietan emanen da, diruz lagundutako zerbitzuen bitartez, eta ezin izanen zaie zuzenean ekoizleei dirutan pagatu. Ordainketa hori laguntza teknikoa ematen duen hirugarrenari ordaintzaile alternatibo gisa pagatuko zaio zuzenean.

4. Jarduketa plana gauzatzeko laguntzetarako eta landareak erauzi edo suntsitzeagatiko kalte-ordainetarako xedapen komunak.

1.-Laguntzarako eskubidea sortzen duten kostu edo galeren gehieneko zenbatekotik honakoak kendu behar dira:

a) Aseguru araubideen arabera harturiko zenbateko oro.

b) Gaixotasunagatik egin ez diren kostuak, eta bestelako gorabehera batzuetan, egin izan balira.

2.-Laguntza ezin izanen da eman eritasun batzuetarako Europar Batasuneko arautegiak horietarako borrokarako berariazko neurriak ezarri baditu.

3.-Batasuneko araudiaren arabera nekazaritzako ustiategiek ordaindu beharreko neurriak ez dira laguntzen ahalko, non eta laguntza neurri horien kostua ez den osotara berdintzen ekoizleek ordaindu beharreko nahitaezko ordainarazpenekin.

4.-Laguntzen araubidea gastua egin edo galera gertatu eta hiru urteko epean ezarri beharko da, eta laguntzak lau urteko epean ordainduko dira une horretatik aurrera. Edonola ere, gastua egin dela justifikatzeko unean ordainduko dira.

II. ERANSKINA

Barazkien izurrien eta eritasunen kontrolerako neurri fitosanitarioen aplikazioa konpentsatzeko kalte-ordainak

1.-Laboreak erauzi eta suntsitzea.

1.1. Tomatea.

Kontuan harturik birosi arriskua sarturik dagoela Nekazaritza Aseguru Konbinatuko Planeko aseguru lerro konbinatuan eta tomate laborantzaren salbuespeneko kalteenean, ezartzen den kalte-ordaina baldintza honekin emanen da: landareak landatu eta errotzen diren unetik 10 lehenbiziko asteen ondoren eman izana laborea suntsitzeko agindua. Aseguruarengatik izan zitekeen kalte-ordainaren osagarria izanen da aipatutako kalte-ordaina, gehienez ere Aseguratutako Ekoizpenaren Balioaren (AEB) edo Espero den Egiazko Ekoizpenaren Balioaren (EEEB) %15 (1), hori txikiagoa baldin bada.

Lehengo paragrafoan aipatutako aseguru lerroko aseguru poliza batean sartuta ez dauden lurzati ukituetan asegurua sinatzeko azken eguna hartuko da landaketa eguntzat, eta aseguratutako ekoizpenaren balioa (AEB) kalkulatzeko hauek hartuko dira kontuan:

Nafarroako Foru Komunitatean dagokion kanpainan aipatutako aseguru lerroan aseguratutako hektareako etekin txikiena, edo lurzatian espero den egiazko ekoizpena, txikiagoa baldin bada.

Aseguratu den batez besteko prezioa, aipatutako aseguru lerroan tomate motari dagokiona, xedearen arabera (zuritua edo beste erabilera batzuk).

1.2. Berotegiko tomatea.

1. Landaketako 10 lehenbiziko asteetan egindako jarduerak.

Landaketa egin eta landareak errotu direnetik kontatuko dira lehenbiziko 10 asteak.

Une horretaraino izandako ekoizpeneko kostu operatiboei dagokiena izanen da kalte-ordaina. Hala ere, ezin izanen du gainditu dagokion Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Planeko aseguru konbinatuko eta tomatearen ekoizpenean labore babestuetarako salbuespeneko kalteetarako lerroko aseguru poliza batean sartuta dagoen lurzatiaren Aseguratutako Ekoizpenaren Balioaren (AEB) %50, edo Espero den Egiazko Ekoizpenaren Balioarena (EEEB), AEB baino txikiagoa bada.

2. Lehenbiziko 10 asteak iragan ondoko jarduerak.

Ukitutako lurzatiari dagokion kalte-ordainaren zenbatekoa honela zehaztuko da:

I = Laguntza Modulua (euroak) x Laguntza Moduluari aplikatzeko Koefizientea (%).

Laguntza modulua (euroak): dagokion Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Planeko aseguru konbinatuko eta tomatearen ekoizpenean labore babestuetarako salbuespeneko kalteetarako lerroko aseguru poliza batean sartuta dagoen lurzatiaren AEB.

Lurzatiaren Espero den Egiazko Ekoizpenaren Balioa (EEEB) aseguratutako ekoizpena baino txikiagoa bada, kontuan hartuko dena lurzatiaren Espero den Egiazko Ekoizpenaren Balioa (EEEB) izanen da.

Laguntza moduluari aplikatzeko koefizientea (%) honela zehaztuko da:

%50 + %5 lehen atalean aipatutako 10. astetik aurrera iragandako asteko edo zatikiko, eta %80 gehienez ere.

-Kalte-ordainaren gehieneko zenbatekoak ez du gaindituko 5 euro/m² landaketa normaletan eta 8 euro/m² landaketa hidroponikoetan.

-Dagokion kalte-ordainetik, dena dela, beste edozein aseguru araubidek emandako kalte-ordaina kenduko da.

3. Aseguru polizarik ezean kontuan izan beharrekoak.

Aipatutako aseguru lerroko aseguru poliza batean sarturik ez dauden ukitutako lurzatietan AEB honela zehaztuko da:

Kontuan hartuko da Nafarroako Foru Komunitatean dagokion kanpainan aipatutako aseguru lerroan aseguratutako hektareako etekin txikiena, edo lurzatian espero den egiazko ekoizpena, txikiagoa baldin bada.

Kontuan hartuko da Nafarroako Foru Komunitatean dagokion kanpainan aipatutako aseguru lerroan aseguratu den batez besteko prezioa.

Aseguru sisteman aipamenik ez badago, datu horiek, landaketa eguna barne, departamentuak egokien jotako informaziotik jasoko dira.

1.3. Piperra.

1. Landaketako 10 lehenbiziko asteetan egindako jarduerak.

Landaketa egin eta landareak errotu direnetik kontatuko dira lehenbiziko 10 asteak.

Une horretaraino izandako ekoizpeneko kostu operatiboei dagokiena izanen da kalte-ordaina. Hala ere, ezin izanen du gainditu dagokion Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Planeko aseguru konbinatuko piperrak kanpoan ekoizteko udaberriko eta udako barazkietako salbuespeneko kalteetarako lerroko aseguru poliza batean sartuta dagoen lurzatiaren Aseguratutako Ekoizpenaren Balioaren (AEB) %50 edo piperrak berotegian ekoizteko labore babestuetako salbuespeneko kalteetarako lerrokoa, edo Espero den Egiazko Ekoizpenaren Balioarena (EEEB), AEB baino txikiagoa bada.

2. Lehenbiziko 10 asteak iragan ondoko jarduerak.

Ukitutako lurzatiari dagokion kalte-ordainaren zenbatekoa honela zehaztuko da:

I = Laguntza Modulua (euroak) x Laguntza Moduluari aplikatzeko Koefizientea (%).

Laguntza modulua (euroak): dagokion Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Planeko aseguru konbinatuko eta piper laborantzarako udaberriko eta udako barazkietarako salbuespeneko kalteetarako lerroko aseguru poliza batean sartuta dagoen lurzatiaren AEB.

Lurzatiaren Espero den Egiazko Ekoizpenaren Balioa aseguratutako ekoizpena baino txikiagoa bada, kontuan hartuko den laguntza modulua lurzatiaren EEEB izanen da.

Laguntza moduluari aplikatzeko koefizientea (%) honela zehaztuko da:

%50 + %5 lehen atalean aipatutako 10. astetik aurrera iragandako asteko edo zatikiko, eta %80 gehienez ere.

-Kalte-ordainaren gehieneko zenbatekoak ez du gaindituko 6.878 euro/ha kanpoko landaketetan, 5 euro/m² berotegi normaleko landaketetan eta 8 euro/m² berotegi hidroponikoetako landaketetan.

-Dagokion kalte-ordainetik, dena dela, beste edozein aseguru araubidek emandako kalte-ordaina kenduko da.

3. Aseguru polizarik ezean kontuan izan beharrekoak.

Aipatutako aseguru lerroko aseguru poliza batean sarturik ez dauden ukitutako lurzatietan aseguratutako ekoizpenaren balioa honela zehaztuko da:

Aipatutako aseguru lerroan asegurua sinatzeko azken eguna hartuko da piperrak kanpoan landatzeko eguntzat. Berotegiko piperretarako, frogagirietan oinarrituz zehaztuko da egun hori.

Kontuan hartuko da Nafarroako Foru Komunitatean dagokion kanpainan dagokion aseguru lerroan aseguratutako hektareako etekin txikiena, edo lurzatian espero den egiazko ekoizpena, txikiagoa baldin bada.

Kontuan hartuko da Nafarroako Foru Komunitatean dagokion kanpainan aipatutako aseguru lerroan aseguratu den batez besteko prezioa.

Aseguru sisteman aipamenik ez badago, datu horiek departamentuak egokien jotako informaziotik jasoko dira.

1.4. Uraza.

1. Landaketako 5 lehenbiziko asteetan egindako jarduerak.

Landaketa egin eta landareak errotu direnetik kontatuko dira lehenbiziko 5 asteak.

Une horretaraino izandako ekoizpeneko kostu operatiboei dagokiena izanen da kalte-ordaina. Hala ere, ezin izanen du gainditu dagokion Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Planeko aseguru konbinatuko eta urazaren laboreetarako salbuespeneko kalteetarako lerroko aseguru poliza batean sartuta dagoen lurzatiaren aseguratutako ekoizpenaren balioaren (AEB) %50, edo Espero den Egiazko Ekoizpenaren Balioarena (EEEB), hori AEB baino txikiagoa bada.

2. Lehenbiziko 5 asteak iragan ondoko jarduerak.

Ukitutako lurzatiari dagokion kalte-ordainaren zenbatekoa honela zehaztuko da:

I = Laguntza Modulua (euroak) x Laguntza Moduluari aplikatzeko Koefizientea (%).

Laguntza modulua (euroak): dagokion Nekazaritza Aseguru Konbinatuen Planeko aseguru konbinatuko eta urazaren laboreetarako salbuespeneko kalteetarako lerroko aseguru poliza batean sartuta dagoen lurzatiaren AEB.

Lurzatiaren Espero den Egiazko Ekoizpenaren Balioa aseguratutako ekoizpena baino txikiagoa bada, kontuan hartuko den modulua lurzatiaren EEEB izanen da.

Laguntza moduluari aplikatzeko koefizientea (%) honela zehaztuko da:

%50 + %5 lehen atalean aipatutako 5. astetik aurrera iragandako asteko edo zatikiko, eta %80 gehienez ere.

-Kalte-ordainaren gehieneko zenbatekoak ez du gaindituko 6.389 euro/ha kanpoko landaketetan eta 2 euro/m² berotegiko landaketan.

-Dagokion kalte-ordainetik, dena dela, beste edozein aseguru araubidek emandako kalte-ordaina kenduko da.

3. Aseguru polizarik ezean kontuan izan beharrekoak.

Aipatutako aseguru lerroko aseguru poliza batean sarturik ez dauden ukitutako lurzatietan aseguratutako ekoizpenaren balioa honela zehaztuko da:

Frogagirietan oinarrituz zehaztuko da landaketaran eguna.

Kontuan hartuko da Nafarroako Foru Komunitatean dagokion kanpainan dagokion aseguru lerroan aseguratutako hektareako etekin txikiena, edo lurzatian espero den egiazko ekoizpena, txikiagoa baldin bada.

Aipatutako aseguru lerroari dagokion batez besteko prezioa.

Aseguru sisteman aipamenik ez badago, datu horiek departamentuak egokien jotako informaziotik jasoko dira.

2.-Mintegietan erauzi eta suntsitzea.

Suntsitutako landareen merkatuko balioaren %80 ordainduko da gehienez kalte-ordain gisa. Landare apaingarriak ekoizten dituzten establezimenduen kasuan merkatuko balioaren %50 ordainduko da gehienez kalte-ordain gisa. Merkatuko balioa ezartzeko mintegiko salmenta-fakturak hartuko dira oinarri, antzeko landareena datarik hurbilenetan, eta, halakorik ezean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egokien jotzen dituen informazioak.

3.-Laboreak erauzi edo suntsitzeak dituen kostu erantsiak.

Bai landaketetan bai mintegietako landare-materialetan, ofizialki ezartzen denean landaketa erauzi edo mintegietako landare-materiala suntsitu aurretik herbizida eta/edo intsektizida tratamendua aplikatu behar dela, neurri eraginkorrena delakoan landaketa suntsitzeko lanak errazteko eta/edo intsektu bektorea hedatzeko arriskua gutxitzeko, halakoetan aplikatutako produktu fitosanitarioen kostua konpentsatuko da. Horretarako faktura bidez justifikatu beharko dira, edo produktuaren kostua egiaztatzeko bidea ematen duen beste edozein bitarteko edo frogagiriren bidez. Nolanahi ere, zehaztutako dosian aplikatzeko beharrezkoa den produktu kantitatea konpentsatuko da.

4.-Tomatearen bilketa aurreratzea.

Kalte-ordaina kalkulatzeko, 1.1 puntuan zehaztutako AEBari edo EEEBari aplikatuko zaio saltzeko heldutasuna lortu ez duen tomatearen portzentajea, betiere heldutasuna lortu ahal izan balu, bilketa eguna aurreratu gabe.

(1) EEEB landan zehaztuko da, aseguru enpresaren perituak egindako tasazioaren bidez, edo, halakorik ezean, teknikari eskudunak egindakoaren bidez.

III. ERANSKINA

Fruta espezieen, landare apaingarrien eta basoko landare espezieen izurrien eta eritasunen kontrolerako neurri fitosanitarioen aplikazioa konpentsatzeko kalte-ordainen baremoak

1.-Suntsiketaren kostua:

-Fruta hezurdunen landaketa jarraiak: 1 euro/zuhaitza, gehienez ere 1.200 euro/ha.

-Fruta pipitadunen landaketa jarraiak: 1,15 euro/zuhaitza, gehienez ere 1.600 euro/ha.

2.-Landaketa jarraietarako konpentsazioa, landatutako hektareako zuhaitzen dentsitatea 400 unitate/ha baino handiagoa bada hezurdunen fruta-arbolen kasuan, eta 700 unitate/ha baino handiagoa pipitadunen fruta-arbolen kasuan.

ESPEZIEA

ZENBATEKOA (euro/ha)

1.
hazkunde-garaia

2.
hazkunde-garaia

Gainerako hazkunde garaiak

Almendrondoak (*)

3.320

3.320

3.320

Mertxikondoa eta nektarina

3.020

4.707

4.707

Aranondoak

3.586

3.699

3.699

Gereziondoak

3.487

5.000

9.108

Abrikotondoak

5.135

6.525

6.525

Sagarrondoak

8.726

8.726

8.726

Udareondoak

7.691

7.691

7.691

(*) Almendrondoaren kasuan, 3. hazkunde-garaian eta ondorengoetan, 760 euro gehituko dira suntsitutako eta patogenorik gabeko hektareako. 3.320 euroko diru-kopurua aplikatuko zaio suntsitutako azalera osoari.

2.1.-Fruta-landareen mintegietan, kalte-ordainek ez dute gaindituko infekzioaren hedapenari aurrea hartzeko suntsitutako landare osasuntsuaren merkataritza-balioaren %80. Landare apaingarrien eta basoko landareen mintegietan, kalte-ordainek ez dute gaindituko infekzioaren hedapenari aurrea hartzeko suntsitutako landare osasuntsuaren merkataritza-balioaren %50.

2.2.-Azpiegituretan edo ondasunetan eragindako kalteen balio materialaren %100era bitarte ordainduko da, baldin eta kalte horiek ezinbestekoak izan badira agindutako landareen suntsiketa gauzatzeko. Kalte-ordainetan eman beharreko kopuruei kenduko zaie nekazaritzako aseguruen bidez edo bestelakoen bidez organismo kaltegarriengatiko kontzeptuan jasotako diru-sarrerak.

3.-Zuhaitz bakanduak eta beste xedapen batzuk (suntsiketaren kostua + konpentsazioa).

ESPEZIEA

ZENBATEKOA

Almendrondoa

10 euro/ut

Mertxikondoa eta nektarina

10 euro/ut

Aranondoa

10 euro/ut

Gereziondoa

10 euro/ut

Abrikotondoa

10 euro/ut

Sagarrondoa

15 euro/ut

Udareondoa

15 euro/ut

Heskaien metro lineala

26 euro/ml

Heskaien metro lineala (*)

16 euro/ml

Landare apaingarri bakandua

20 euro/ut

Mintegiak

merkataritza-balioaren %50

(*) Suntsiketa Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egiten badu.

4.-Landaketaren egoeraren modulazioa.

LANDAKETAREN
EGOERA

KOEF.

EZ DAUDEN ZUHAITZAK, ERORI DIRENAK, BESTE IZURRI BATZUK, ETAB.

Ezin hobe

1,0

%5 baino gutxiago

Arrunta

0,9

%5 eta %15 artean

Txarra

0,7

%16 eta %25 artean

Oso txarra

0,4

%25 baino gehiago

Utzitako landaketa

0,0

Irizpide ofizialaren araberakoa

5.-Ekoizpen-sistemaren araberako modulazioa.

EKOIZPEN-SISTEMA

KOEF.

BALDINTZAK

Hitzarmenezkoa

1,00

-

Integratua

1,10

Produkzio integratuaren erregistroko lurzatia

Pipitadunen fruta-arbola ekologikoak

1,20

NNPEKen inskribatutako lurzatia

Pipitadunen fruta-arbola ekologikoak moldaketan

1,25

NNPEKen inskribatutako lurzatia

Hezurdunen fruta-arbola ekologikoak

1,15

NNPEKen inskribatutako lurzatia

Hezurdunen fruta-arbola ekologikoak moldaketan

1,20

NNPEKen inskribatutako lurzatia

Lehorreko hezurdun fruta-arbola eta almendrondoa

0,70

-

Iragarkiaren kodea: F1010009