74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5 eta 6. artikuluetan xedatuari jarraikiz, bidezko da Udal honek hautatzea Torres del Rioko bake epaile titularra.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, behar den eskabidea aurkez dezaten Udalaren bulegoetan.

Torres del Rion, 2010eko maiatzaren 27an.-Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1009402