74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

"Udalaren informazioa bidaltzeko" izeneko fitxategia sortzea, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta hura garatzeko erregelamendua bete beharrez. Akats zuzenketa

Alkatetzaren 2010eko otsaileko ebazpenaren bidez (otsaila, 27/2010), onetsi da "Udalaren informazioa bidaltzeko" izeneko fitxategia sortzea, gisa hartara betetzen baitira Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 52 eta 54. artikuluetan ezarritakoa, izan ere, haietan ezartzen denez, fitxategia sortzeko beharkizuna izanen da erabaki bat hartzea eta erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Horrez landa, erabaki horren edukia arautzen da, alegia, hartan zer sartu behar den.

Fitxategiak izanen dituen datuak I. eranskinean agertzen dira.

Berriozarren, 2010eko maiatzaren 30ean.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

I. ERANSKINA

Udalaren informazioa bidaltzeko fitxategia

a) Fitxategiaren identifikazioa, haren izena zehazturik: "Udalaren informazioa bidaltzeko".

-Tratamendua: automatizatua.

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Udal mailan lanerako tresna izatea, Udalaren eta udal zerbitzuen informazioa helarazteko eta zabaltzeko, SMS edo posta elektronikoaren bidez.

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein pertsona talderengandik erdietsi nahi diren edo zein pertsona talde dauden datu horiek ematera behartuak: ukitutako taldeak eta pertsonak: Berriozarko biztanleak.

c) Datuak biltzeko prozedura eta haien jatorria: datuak interesdunak emanen ditu, edo haren legezko ordezkariak, inprimaki bat betez.

d-e) Datuen komunikazioa: fitxategiko datuak ez zaizkio ez inori ez inolako entitateri lagako edo jakinaraziko, interesduna ez bada, eta ez da haiekin nazioarteko transferentziarik eginen.

f) Zein organok duen fitxategiaren ardura: Berriozarko Udaleko Idazkaritza eta Kultura Departamentua.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Berriozarko Udaletxea, Kaleberri 12, Berriozar, 31013 (Nafarroa), telefonoa: 948 30 00 05, faxa: 948 30 10 34, posta elektronikoa: berriozar@berriozar.es.

h) Eskatu beharreko segurtasun maila, izanik hura oinarrizkoa, ertaina edo handia, erregelamendu honen VIII. tituluan ezarritakoari jarraikiz: Berriozarko Udalaren segurtasun agirian maila ertaineko datuetarako ezarritako neurriak hartuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1009530