74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 53/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Alderdi betearazlearen, hots, Banco Popular Español S.A.ren aldeko betearazpena abiarazten da, Luz María De Lourdes Rodríguez Ojeda andreak, hots, betearazpenpeko alderdiak, bi mila zazpiehun eta berrogeita hamahiru euro eta laurogeita zortzi zentimo (2.753,88 euro) ordain diezazkion, gehi itundutako interesak. Alderdi betearazlearen ordezkari Javier Araiz Rodríguez prokuradore jauna aritu da.

Eta Luz María de Lourdes Rodríguez Ojedari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, ediktu hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 27an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1009400