74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

677/2010 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, "Los Arcosko abiadura zirkuitua" ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko espedientea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena. Sustatzailea Konpentsazio Batzordea da.

Nafarroako Gobernuak 2009ko irailaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Los Arcosko abiadura handiko zirkuitua" esparruaren barnean "Los Arcosko abiadura zirkuitua" ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko espedientea onetsi zen. Erabaki hori 2009ko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 29.2 artikuluarekin bat, "Lurraldearen antolamenduko tresnen determinazioak betetzen hasi beharko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onespena argitaratzen denetik. Bertan argitaratuko dira, baita ere, tresna horietan biltzen diren arauak, haien eduki osoaren publikotasuna deusetan ukatu gabe."

Hori horrela izanik, eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ikusita, bidezko da plan horren araudiaren 10. eta 15. artikuluetan eta "6. Hirigintzako fitxa" atalean egindako aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Ebazpenaren eranskinean ageri dira.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "Los Arcosko abiadura zirkuitua" ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko espedientea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Sustatzailea Konpentsazio Batzordea da.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 11n.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

Araudia

10. artikulua. Agindu hau honela gelditu da:

UPSak sailkatutako lurzoru urbanizagarri sektorizatuek sektore bakarrari dagokion banaketa eremua hartzen dute barrenean.

Sektore hori zuzenean UPSak antolatzen du eta exekuzio unitate bat izanen da, gero batean kasuan kasuko birzatiketa eta urbanizazio proiektuen bidez garatu beharko dena.

Hiru urbanizazio proiektu egin eta tramitatzen ahalko dira, hiru esparrutarako:

1.-I. fasea: abiadura zirkuiturako guneak eta instalazio osagarriek, berdeguneek eta aparkalekuek osaturikoa, baita bide publiko eta pribatuek eta iparraldeko bideak edo "ihesbideak" ere.

2.-II. fasea: erabilera anitzeko lurzatietara eta berdegune publiko erantsira bideratutako espazioa.

3.-III. fasea: esparrura sartzeko sistema orokorra, bai eta 1 bidea izenekoa ere.

Zirkuitua egun dagoenarekin lotzeko azpiegiturak egiteko behar diren lurrak planari atxikitako sistema orokortzat jotzen dira. Horregatik, UPSaren esparruaren barnean dago, sistema orokor gisa, Acedo-Lodosa NA-129 errepidera sartzeko biribilgunea.

15. artikulua. Honela gelditu da ondoriozko lurzatien eraikigarritasunaren taula:

Ondoriozko lurzatien eraikigarritasuna:

SORTUTAKO LURZATIAK

AZALERA

ERAIKIGARRIA

(m²)

KOEFIZIENTEA

ERAIKIGARRITASUNA

(AU)

1.-KIROL INSTALAZIOETARAKO LURZATIA

Abiadura zirkuitua

Zirkuituari lotutako eraikinak

Kontrol-dorrea

1.400

0.1

140

Boxeak

13.500

0,1

1350

Mediku-kontsultategia

400

0,1

40

Kontrolerako etxola

150

0,1

15

Eraikin osagarriak

1.500

0,1

150

Harmaila nagusia

3.400

0,1

340

Nabe osagarriak

3.000

0,1

300

Aparkaleku pribatua

116.000

0,1

11.600

Abiadura pista

145.000

0,1

14.500

Karting gunea

Zirkuituari lotutako eraikinak

Boxeak

400

0,1

40

Aparkaleku pribatua

800

0,1

80

Abiadura pista

8.000

0,1

800

0ff road gunea

Zirkuituari lotutako eraikinak

Boxeak

400

0,1

40

Aparkaleku pribatua

1.500

0,1

150

Abiadura pista

11.000

0,1

1.100

Gune erabilgarria

Zirkuituari lotutako eraikinak

Boxeak

200

0,1

20

Zirkuituari lotutako hirugarren sektoreko erabilerak

1.667

1

1,667

Aparkaleku pribatua

300

0,1

30

Abiadura pista

8.000

0,1

800

Egoitza sozialaren gunea

Egoitza sozialaren eraikina

Egoitza

4.700

1

4.700

Aparkaleku pribatua

400

0,1

40

1. LURZATIA, GUZTIRA

37.902

2.-01 ERABILERA ANITZEKO LURZATIA

Erabilera anitzekoa. Merkataritzakoa

22.500

2

45.000

2. LURZATIA, GUZTIRA

45.000

3.-02 ERABILERA ANITZEKO LURZATIA

Erabilera anitzekoa. Merkataritzakoa

22.500

2

45.000

3. LURZATIA, GUZTIRA

45.000

UPSa GUZTIRA

127.902

Aprobetxamenduak:

UPSaren aprobetxamendua, guztira: 127.902 au.

Banaketa-eremua: 1.076.619 m2.

Aprobetxamendu tipoa: 0,1188 au/m2.

HIRIGINTZAKO FITXA

"Los Arcosko abiadura zirkuitua" udalez gaindiko plan sektoriala

UPSaren azalera: 1.662.565 m2.

Lurzoruaren sailkapena: lurzoru urbanizagarri sektorizatua, babestu beharreko lurzoru urbanizaezina (azpikategoria: garapen eredua zaintzeko lurzorua) eta babestu beharreko lurzoru urbanizaezina (azpikategoria: balio kulturaleko lurzorua).

Lurzorurako araudia: lurzoru urbanizagarri sektorizatua.

Banaketa-eremuaren azalera: 1.076.619 m2.

Erabileren gaineko arauak:

Aurreikusitako erabilerak:

Kirol ekipamendurako erabilera (abiadura zirkuitua).

Hirugarren sektoreko askotariko erabilerak.

Erabilera onargarriak:

Zirkuituaren esparruan:

Biltegia.

Zirkuituarekin lotutako ekipamendua.

Ostalaritza.

Zirkuituarekin lotutako merkataritza eta hirugarren sektoreko erabilerak.

Azpiegiturak.

Berdegune pribatuak.

Bide pribatuak.

Aparkalekua.

Zirkuituari loturiko eta haren zerbitzuko etxebizitzak.

Hezkuntza erabilera.

Hirugarren sektoreko askotariko erabileren esparruan:

Kirol erabilera. Aparkalekua.

Merkataritza.

Lantegiak.

Hirugarren sektorea.

Bulegoak.

Ostatuak eta hotelak.

Aisialdia.

Kultur eta hezkuntza erabilera.

Instalazioak.

Berdegune pribatuak.

Bide pribatuak.

Erabilera debekatuak: gainerakoak eta bereziki zirkuituari lotuta eta haren zerbitzuko ez diren etxebizitzak.

Erabilerak homogeneizatzeko koefizienteak:

Araudiaren 15. artikuluan ezarritakoak.

Eraikuntza arauak:

Los Arcosko abiadura zirkuitua osatzen duten eraikuntzen lurzatien azalera eta okupazioa 15. artikuluan zehazten dira eta dagozkien exekuzio proiektuen bidez gauzatuko dira.

Abiadura zirkuitua osatzen duten eraikinen garaierak oinarrizko proiektuan zehazten dira. Aldaketak exekuzio proiektuan adieraziko dira. Gehieneko garaiera 25 m-koa izanen da.

Erabilera anitzeko lurzatien garaierak araudi honen 38. artikuluan zehazten dira, eta lurzatien gehieneko okupazioa planoetan eta araudi honen 34. artikuluan.

Gehieneko garaiera 16 m-koa izanen da.

Aprobetxamendu tipoa: 0,1188 au/m².

Kudeaketa:

Jarduketa sistema: konpentsazioa edo borondatezko birzatiketa.

Birzatitzeko proiektua: beharrezkoa.

Urbanizazio proiektua: hiru urbanizazio proiektu eginen dira. Bata esparru hauetarako: abiadura zirkuitua, sistema orokorra eta UPSaren esparru osorako sarbideak eta azpiegiturak (1. fasea), eta beste bi 2. eta 3. faseetarako, hurrenez hurren.

1. faseko birzatitzeko proiektua eta urbanizaio proiektua batera tramitatuko dira, eta tramitazio hori UPSaren tramitazioarekin batera egiten ahalko da. Proiektu horiek behin betiko onetsi aurreko baldintza da UPSa behin betiko onestea.

Sartzeko sistema orokorra: sartzeko sistema orokorraren lurzoruak (NA-129 errepideko biribilgunea) birzatitzeko proiektuaren bidez edo, hala badagokio, desjabetze eta/edo zuzeneko okupazio bidez lortzen ahalko dira.

Beste zehaztapen batzuk:

Dagokion xehetasun azterlana dela medio, eraikinetako lerrokadura, bolumen edo sestrei buruzko determinazioak aldatu edo doitzen ahalko dira, aprobetxamendua gehitu gabe.

Iragarkiaren kodea: F1008617