74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1282/2010 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "S.T. Orcoyen-C.S. Gazólaz" izeneko zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko linearen proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

Enpresako zuzendari nagusiaren apirilaren 28ko 966/2010 Ebazpenaren bitartez, Orkoiengo, Oltza Zendeako eta Zizur Zendeako udal mugapeetan "S.T. Orcoyen-C.S. Gazólaz" izeneko zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko linearen proiektua onetsi, instalazioa baimendu eta haren onura publikoa onartu zen.

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "S.T. Orcoyen-C.S. Gazólaz" izeneko zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko linearen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Orkoiengo, Oltza Zendeako eta Zizur Zendeako alkateei edo ordezko zinegotziei dei egitea aipatu udaletxeetan ager daitezen 2010eko uztailaren 20an, okupatu aurreko aktak egitera, baita behin betiko okupaziokoak ere, zein den kasua.

Aktak egiteko ordena interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio, banakako zitazio zedularen bitartez.

Ekitaldi horretara titularrak berak agertu beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak eta/edo notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

2. Jesús Elizalde Esteban eta Isabel Akerreta Larraz, horietako edozein, Administrazioaren ordezkari izendatzea, Marta Iraizoz San Julián, María Jesús Echeverría Ororbia eta José Ramón Eraso Remírez, horietako edozein, onuradunaren ordezkari, eta Alazne Sueskun Erauskin, Itziar Calvo Oteiza eta Jasone Goikoetxea Iriberri, horietako edozein, peritu, okupazio eta ordainketa aurreko aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak adostasunez sina ditzaten.

3. Ebazpen hau Iberdrola Distribución Eléctrica S.A.U. enpresa onuradunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Orkoiengo, Oltza Zendeako eta Zizur Zendeako udalen iragarki oholetan argitaratzea.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 19an.-Enpresako zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.

Iragarkiaren kodea: F1008955