74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruña Hiria Arte Plastikoei buruzko XII. Bienala

Iruñeko Udalak Iruña Hiria Arte Plastikoei buruzko XII. Bienalerako deia egin du, eta 42.000 euroko diru-funtsa ezarri du, obrak eroste aldera, betiere, parte hartzeko, kontuan harturik ondoko

Oinarriak

1. fasea: Obren aurkezpena

Epaimahaiak, lehendabiziko fase honetan, hautaketa bat eginen du, agiri-txostenen bidez aurkeztutako lanen artean. Fase honetan ez da jatorrizko lanik igorriko.

1. Parte-hartzaileak.

Interesa duten artistek orok parte hartu ahal izanen dute, inolako mugarik gabe, betiere, 4. oinarrian ezarritakoarekin bat agiri-txosten bat aurkeztuta, non, gehienez ere, gai eta teknika libreko bost lanen argazkiak edo infografiak aurkezten ahalko baitira.

2. Diru-zuzkidura.

42.000 euroko diru-zuzkidura ezarri da, epaimahaiak proposatutako lanak erosteko.

Erositako lanak Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bildumaren jabetzakoak izatera pasako dira.

3. Epaimahaia.

Iruñeko Udaleko Kultura Alorreko Zinegotzia arituko da epaimahaiburu, eta Iruñeko Udaleko Kultura Alorreko bi arduradun eta arte-kritikaren zein erakusketa-komisariotzaren esparruetako lau profesional, epaimahaikide.

4. Dokumentazioa.

Hautatze fasean parte hartu nahi duten artistek ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:

-Izena emateko orriak (3), beterik.

-Artistaren curriculuma.

-Lanen argazkiak edo infografiak, koloretan, paperean inprimaturik, eta horiei dagozkien fitxa tekniko osatuak (izenburua, materialak, neurriak eta obra noiz egin zen).

-DVDak, lanak bideoartekoak izanez gero.

-Proposatutako lanen balorazioa (BEZa barne).

Orobat, artistek haien lana hobeki baloratzeko behar beste agiri aurkezten ahal dute.

5. Posta-helbidea.

Agiri horiek oro, izena emateko orriekin batera, ondoko helbidera igorriko dituzte:

-Iruñeko Ziudadela.

-Iruña Hiria Arte Plastikoei buruzko XII. Bienala.

-Armada etorbidea, zk.g., 31002 Iruña.

-Tel.: 948 228237.

6. Lanak aurkezteko epea.

Agiri-txostenak aurkezteko epea abuztuaren 31 bitartekoa izanen da.

2. fasea: Obren hautapena, erakusketarako

7. Obren hautapena, erakusketarako.

Epaimahaiak erakusketarako lanak hautatu eta gero, Iruñeko Udalak jatorrizko lanak Iruñeko Ziudadelara igortzeko eskatuko die artistei edo arte-galeriei. Lanak aurkezteko epea hamabost egunekoa izanen da, behin jakinarazpena jaso eta hortik aitzina. Aipatu epe horretan igorritako lanek osatuko dute erakusketa. Lanak garraiatzeko gastuak, eta horien asegurukoak, halakorik izanez gero, parte-hartzaileen kontura joanen dira. Antolatzaileek ez dute inolaz ere haien gain hartuko edozerk eraginda ere lanei gertatzen ahal zaizkien galeren edo kalteen erantzukizuna.

Halaber, ezinbestekoa da lanekin batera haien argazki edo infografia egokiak aurkeztea, horiek erakusketaren katalogoan argitaratzeko erabiliko baitira.

8. Artelanen ezaugarriak.

Lanak -eskulturak, margoak, argazkiak, objektuak, instalazioak edo bideoak- bilgarri sendo eta berriz erabiltzeko modukoetan bidali behar dira, eta modu egokian aurkeztu, erakusketan muntatu ahal izateko.

Instalazioak zein elementuk osatu eta horiek guztiak dituztela aurkeztu behar dira, salbu aretoko azpiegiturek erabilgarri dituztenak.

Lan batek muntatzeko jarraibide zehatzak behar baditu, horiek zehatz-mehatz azaldu eta lanarekin batera igorri behar dira. Bideo-lanak DVD formatuan aurkeztu beharko dira, ikusteko orduan arazorik ez izateko.

3. fasea: Erosketa

Epaimahaiak lanak erosteko proposamena aurkeztuko dio Iruñeko Udalari.

9. Artelanen erosketa.

Erositako lanen egileek salerosketa-kontratu bat sinatuko dute Iruñeko Udalarekin, eta horretan lanaren jabetza aitortuko diote Udalari, sariaren zenbatekoaren truke. Iruñeko Udalak ordaintzerakoan dagokion atxikipen fiskala aplikatuko dio ordaindu beharreko kopuruari.

Halaber, prezio hori ordainduta, Iruñeko Udalak, lanaz gain, horri dagozkion jabetza intelektualeko eskubide ekonomiko guztiak eskuratuko ditu; orobat, jabetza intelektualari dagozkion modalitate guztiak gauzatzen ahalko ditu, zeinek, adierazpen gisara eta ez modu mugatzaile batean, lan horiek libreki erreproduzitu, banatu, jendaurrean paratu eta eraldatzea hartuko baitituzte, betiere Jabetza intelektualari buruzko Legearen Testu Bat Eginaren 26. artikuluak ezarritako epearen barruan, halako maneran non Udalak eskubidea izanen baitu lana gaur ezaguna den edo geroan asma daitekeen beste edozein bitarteko edo euskarri ukigarri edo ezin ukituzko batean aurkezteko. Berariaz hartzen ditu barne, baita ere, lanak hala on-line eran nola internet motako sare digital elkarreragileen bidez eman eta igortzea.

10. Agiri-txostenak eta lanak itzultzea.

Jasotako agiri-txostenak postaz itzuliko zaizkie igorleei.

Erakusketarako hautatu diren lanen agiri-txostenak antolatzaileen eskuetan geldituko dira, lehiaketaren dokumentazio gisara.

Erakusketarako hautatuak izan eta erosten ez diren lanak igorleei itzuliko zaizkie, izena emateko orrian adierazitako helbidera, beraiek adierazitako garraio motaren bidez, eta igorpena haien kontura joanen delarik.

Bilgarria berriro erabili ala ez antolatzaileek erabakiko dute, eta ez beste inork.

11. Bienalean parte-hartzeak berekin dakar oinarriak oro ontzat eman eta epaimahaiaren erabakiei men egitea. Horrenbestez, erabaki horiek apelaezinak izanen dira.

12. Datuak Babesteko Legea.

Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan, eta hori garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa betez, jakitera ematen dizugu oinarri hauetan jasotako datu pertsonalak Administrazio honek berezko dituen eskumenak gauzatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia, 2, 31001 Iruña).

13. Oinarrion eta horiek betetzeko Administrazioak hartutako edozein ebazpenen kontra, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintza gauzatu duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi, edo, hala bada, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Argibideak:

Tel.: 948 22.82.37 / 948 420968 / 948 420960.

Faxa: 948 420 961.

Posta elektronikoa: cultura@pamplona.es.

Internet: www.pamplona.es.

Iruñean, 2010eko ekainaren 4an.-Paz Prieto Sáenz de Tejada, Kultura Zinegotzia.

Izena emateko orria

(3 ale: bi Udalarentzat, eta bat, interesdunari emateko).

Izen-abizenak:

NANa:

Helbidea: PK: ....................................................

Herria: Probintzia: .........................................

Tel.: Faxa: .................................................

E-posta:

Galeria: (halakorik balitz).

Zenbat lan aurkeztu:

Harrera zk.: (antolatzaileek bete beharrekoa).

Data eta interesdunaren sinadura

Datuen babesa: Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan, eta hori garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa betez, jakitera ematen dizugu oinarri hauetan jasotako datu pertsonalak Administrazio honek berezko dituen eskumenak gauzatzeko baino ez direla erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bilduko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia, 2, 31001 Iruña).

Iragarkiaren kodea: L1010005