74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARISOAIN

Mikel Gurea kalearen erabilera aldatzea

Garisoaingo Kontzejuak, 2010eko maiatzaren 22an egin bilkuran, onetsi zuen Mikel Gurea kalearen zati baten erabilpena aldatzea, kale publikoa izatetik ekipamenduetarakoa izatera pasako baita.

47 m² aldatuko dira, El Pozo kaletik 43. lurzatiaren bukaeraraino.

Garisoainen, 2010eko maiatzaren 25ean.-Alkatea, Xabier Iltzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1009320