74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa Arau Subsidiarioetan. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2010eko maiatzaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzeko proposamena, Undioko UE6.3 exekuzio unitatea birzatitzeko proiektuko P-19 eremuari dagokiona, Construcciones Ecay, S.L.k sustatua. Orobat, erabaki zen horren berri ematea jabeei eta Lurraldearen Antolamenduko Departamentuari.

Argitara ematen den egintzaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua bi hilabeteko epean, edo, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2010eko maiatzaren 26an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L1009304