74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2009ko ekitaldiko kontuak

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2010eko maiatzaren 12an egin bilkuran, 2009ko ekitaldiko kontuen espedienteari buruzko aldeko txostena eman zuen.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamazioak aurkezten ez badira, delako espedientea behin betikoz onetsitzat joko da.

Ariben, 2010eko maiatzaren 21ean.-Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1009468