74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 220/2010 demanda

Francisco Javier Cabrerizo Rodríguezek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Instalaciones y Mantenimientos Eléctricos del Norte MSM S.L.ren, Fiskaltzaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 220/2010 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 2010eko maiatzaren 24an:

Baiesten dut Francisco Javier Cabrerizo Rodríguez jaunak Instalaciones y Mantenimientos Eléctricos del Norte MSM S.L.ren, Fiskaltzaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka kaleratzea dela-eta jarritako demanda eta, horrenbestez, 2010eko otsailaren 3an gertatu zen demandatzailearen kaleratzea bidegabekoa izan zela deklaratzen dut. Demandatutako guztiak kondenatzen ditut deklarazio horri men egitera eta auzi-jartzailea berriz onartzera, kaleratzearen aurretik zituen baldintza berberetan, eta 2010eko otsailaren 3tik berriro onartu bitarte langileak jaso ez dituen lansariak ordaindu beharko dizkio, egunean 53,59 euro (oker edo hutsik ezean).

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 3160.0000.65.0220.10 kontuan, 150 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina 3160.0000.67.0220.10 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Eta Instalaciones y Mantenimientos Eléctricos del Norte MSM S.L. enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 27an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1009553