74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumen eraginaren adierazpenaren eskaera, Cal Industrial, S.A.k sustatua.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen I. kapituluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 7, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Espedientea: 207/10.

Tramitazioa: Ingurumen baimen integratua eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa.

Sustatzailea: Cal Industrial, S.A.

Jarduera: kare hidroxido eta oxidoaren eta deribatuen produkzioa.

Tokia: 1. pol., 170. lurzatia.

Udalerria: Tebas-Muru Artederreta.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 17an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1009078