74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 31n hartua, Esprontzedako Udaleko Kudeaketa Batzordeko beste kide bat izendatzen duena.

Esprontzedako Udaleko Kudeaketa Batzordeak gaur egun hiru kide besterik ez du, iazko ekainean bi kidek kargua utzi baitzuten.

Esprontzedako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2010eko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, herritar batek, hots, Sonia García Plaza andreak, batzordean sartzeko erakutsitako gogoa dela-eta, aho batez erabaki zuen hura proposatzea udal horretako Kudeaketa Batzordeko kide izenda dezaten.

Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 181.2 artikuluak, legezko arau horren 182. artikuluko hirugarren lerroaldeari dagokionez, xedatzen du probintziako diputazioak edo, hala badagokio, kasuan kasuko autonomia erkidegoko organo eskudunak izendatuko dituela Kudeaketa Batzordea osatuko duten pertsonak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Sonia García Plaza andrea Esprontzedako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Esprontzedako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 31n.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1009653