74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 1556/2008-D hipoteka-betearazpena

Aditzera ematen dut: Organo judizial honetan hipoteka-betearazpeneko 1556/08-D autoak bideratzen ari dira. Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak sustatu ditu, Joaquín Taberna Carvajal prokuradorea ordezkari duela, Félix Yanot Medranoren, Rosario Fraile Rubioren, Ignacio Puñal Reboleren eta M. Teresa Yanot Fraileren aurka, diru kopuru hauek erreklamatzeko: 137.143,43 euroko printzipala, gehi interes eta gastuetarako kalkulatu diren 41.100,00 euro, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa. Autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen den ondasun higiezinaren enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia epaitegi honetako idazkaritzan 2010eko irailaren 21eko 12:15etan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu behar dute, enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu, eta Baneston Gordailu eta Kontsignazioen 0030 8025 90 0000 0000 00 zenbakiko kontuan, oharretan 3161-0000-05-1556-09 kontzeptua adierazita, enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute. Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (PZLaren 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartze hutsagatik ulertuko da autoetan agertzen den titulazioa nahikotzat jotzen dutela posturagileek edo, kasuan kasu, titulaziorik ez dagoela. Era berean, jardulearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).

Laugarrena.-Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Bosgarrena.-Jarduketak azterturik, ez da inolako errentamendurik ageri.

Seigarrena.-Betearazpenpekoak non diren ez jakiteagatik zitazioaren jakinarazpena egiterik ez balego ere, honako hau egiten da jakinarazteko balio izan dezan.

Enkantean jartzen diren ondasunak:

-Etxebizitza bat Iruñean, A-3 motakoa, Jerusalemgo Andre Maria kaleko 3an, 4. solairuko D aldean. Azalera eraikia 76 metro eta 83 dezimetro karratukoa du eta azalera erabilgarria 63 metro eta 89 dezimetro karratukoa.

Iruñeko 2. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 1346. liburukia, 618. liburua, 29. orria, 28.637. finka.

Enkantearen ondorioetarako, 150.000,00 euroan baloratu da, hipoteka-eskrituran hitzartu zen bezala.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 26an.-Idazkaria, Sagrario Artieda Soto.

Iragarkiaren kodea: J1009361