74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1077/2010 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko optikari optometrista izateko lanpostu huts bat, merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzea egin ondotik, esleitzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 29an emandako 2345/2009 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan optikari optometrista izateko 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean.

Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezko da lanpostua esleitzea interesdunaren nahiaren arabera.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko optikari optometrista izateko lanpostu huts bat honako izangai honi esleitzea, lekualdatze lehiaketa egin ondotik:

-M.ª José Sarasate Zabalza andreari, lanpostu bat Lizarrako Osasun Barrutian (plantillako zenbakia: 69.866).

2. Lehiatzaileak hamar egun naturaleko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, lanpostua esleitzeko ebazpen hau jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez badira, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2. c) artikuluan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Langileria Zerbitzuko buruari, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntza Kudeatzeko Zuzendaritzari eta Deialdiak Tramitatzeko Atalari, eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 19an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F1009156