74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun azterlana

Otsagabiko Udalak, 2010eko maiatzaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 354. lurzatiari eta 45 eta 47. lurzatien inguruneari dagokien xehetasun azterlana, Otsagabiko Udalak sustatua. Xedea da jarduketa esparruetan egin daitezkeen eraikinen lerrokadurak eta bolumenak egokitzea behar zehatzetara, prestaturiko dokumentazio teknikoarekin bat.

Iragarkia 2010eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12an, baita iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2010eko maiatzaren 24an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1009309