74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

286/2010 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, zerrendatzen diren udal eta kontzejuei diru-laguntzak ematea onesten duena, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza-DBH) ikastetxe publikoak hobetzeko, zabaltzeko eta birmoldatzeko obra proiektuak egiteko. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak otsailaren 14an emandako 83/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia.

Ikusirik deialdirako osatutako Ebaluazio Batzordearen akta eta Obren eta Mantentze Lanen Zerbitzuko zuzendariaren txostena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onestea eranskinean agertzen diren udal eta kontzejuei behin-behineko diru-laguntzak ematea.

2. Emandako diru-laguntzak ordaintzea hurrengo baldintza hauen mende egonen da:

a) Diru-laguntzaren xede diren obrak 2010eko uztailaren 30a baino lehen hasiko dira. Egun horretarako obrak hasi ez badira, dagozkien udal edo kontzejuek espresuki eginen diote uko diru-laguntzari, egoeraren arrazoiak edo inguruabarrak azalduz.

b) 2010eko irailaren 1a baino lehen obrek eginik eta gastuak justifikaturik egon beharko dute.

c) Diru-laguntzak unean uneko balio erantsiaren zerga barne hartzen du.

3. Kudeaketa organoak ikusten duenean kanpoko inguruabarren eraginez diruz lagundutako ekintza ezin dela egin edo, kasuaren arabera, ezin dela aurrekontuko ekitaldiaren barrenean hasi, horretarako baimendutako diru-kopuruak deslotzen ahalko ditu. Deslotutako diru hori hasieran baztertutako eskaerak diruz laguntzeko edo beste eskaera batzuei diru gehiago emateko erabiltzen ahalko da.

4. Diru-laguntza horien ordainketa, gehienez ere 600.000,00 euro, 2010erako aurrekontuko "Obrak udal jabetzako ikastetxeetan" izeneko 410001-41810-7609-325100 kontu-sailaren kargura eginen da (kontabilitateko espedientea: 40000860), ondoko era honetan hain zuzen:

-%25 obren hasieran.

-%50 obren erdialdera, baldin eta kontratistari ordaindu zaizkion obra ziurtagiriek aurreikusitako aurrekontuaren %75 gainditu badute.

-Gainerako %25a obrak bukatutakoan, justifikatu ondoren.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea udal interesdunei, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Obren Atalera eta Obren eta Mantentze-lanen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

7. Ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2010eko ekainaren 3an.-Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia, Francisco Javier Esparza Sánchez.

I. ERANSKINA

UDALA

IFZ

DIRU-LAGUNTZAREN XEDE DEN OBRA

ESKATUTAKO AURREKONTUA

%

DIRU-LAGUNTZA

AGOITZ

P 3101900C

Leihoak aldatzea (1. fasea). SAN MIGUEL I.P.

45.952,17

95

43.654,56

ARTAXOA

P3103800C

Atezaindegiko leihoak aldatzea. URRACA REINA I.P.

6.398,35

65

4.158,93

AZAGRA

P 3104200E

Zurajea aldatzea. DBHI.

6.793,15

100

6.793,15

BAZTAN (ELIZONDO)

P3105000H

Teilatua konpontzea (1. fasea). BAZTAN IKASTOLA

72.398,94

65

47.059,31

BAZTAN (ELIZONDO)

P3105000H

Zurajea aldatzea. SAN FRANCISCO I.P.

85.101,34

65

55.315,87

BERIAIN

P3190590D

Berokuntzako galdara aldatzea. I.P.

116.243,60

65

75.558,34

BUÑUEL

P3105700C

Erradiadoreak erregulatzea eta lanparak aldatzea. SANTA ANA I.P.

4.848,80

65

3.151,72

CADREITA

P3106300A

Hoditeria berriz jartzea eta igeltsero lanak. TERESA BERTRAN DE LIS I.P.

22.708,24

65

14.760,36

CÁRCAR

P3106500F

Elektrizitate arloko konponketa. VIRGEN DE GRACIA I.P.

5.455,04

65

3.545,78

ZARRAKAZTELU

P3106600D

Teilatuaren konponketa. VIRGEN DE LA OLIVA I.P.

79.692,93

65

51.800,40

DONEZTEBE

P3122100E

Leihoak aldatzea. DBHI

26.000,00

100

26.000,00

IRURTZUN

P3190400F

Leihoak aldatzea (3.1. fasea). ATAKONDOA I.P.

75.185,70

65

48.870,71

MENDIGORRIA

P3116700J

Galdara aldatzea. JULIÁN MARÍA ESPINAL OLCOZ I.P.

80.211,68

65

52.137,59

MENDIGORRIA

P3116700J

Zurajea aldatzea. JULIÁN MARÍA ESPINAL OLCOZ I.P.

47.907,83

65

31.140,09

MURILLO EL CUENDE

(ARRADA)

P3117800G

Zurajea aldatzea. XIMÉNEZ DE RADA I.P.

14.844,10

65

9.648,67

OTSAGABIA

P3118500B

Leihoak aldatzea. DBHI

16.486,05

100

16.486,05

OLAZTI

P3118900D

Teilatuaren konponketa. DOMINGO BADOS I.P.

43.101,13

65

28.015,73

ZARE

P3121200D

Teilatuaren konponketa. SAN NICOLÁS I.P.

6.699,00

65

4.354,35

SUNBILLA

P3122600D

Fatxadako hezeguneak eta eskailerak konpontzea. I.P.

17.798,75

65

11.569,19

ULTZAMA (LARRAINTZAR)

P3123600C

Leihoak aldatzea (1. fasea). OBISPO IRURITA I.P.

96.446,77

65

62.690,40

ZUGARRAMURDI

P3126400E

Leihoak aldatzea. I.P.

5.059,69

65

3.288,80

GUZTIRA

875.333,27

600.000,00

F1009913

Iragarkiaren kodea: F1009913