74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

AEDONA: Aldaketa xehakatua Udal Planean, Hirigintzako Araudi Orokorraren 79. artikuluari dagokiona (Kirol lurzatien okupazioa).
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2010eko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

PLE 21-may-10 (6/CU).

"Jendaurreko epea iragan baita Iruñeko Udal Planeko aldaketa xehakatuaren dokumentua, Hirigintzako Araudi Orokorreko 79. artikuluari dagokiona, hasiera batez onetsi ondotik (2010-03-04ko osoko bilkura), eta ez denez haren aurkako alegaziorik jaso, Udalaren Hirigintza Gerentziako Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariaren 2010-02-12ko txostenarekin bat,

Honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea "Iruñeko Udal Planeko aldaketa xehakatua", Nafarroako Kirol eta Aisiako Entitateen Elkarteak (AEDONA) sustatua, handitzeko kirol intalazioen gehieneko okupazioa lurzatian eta baita haien gehieneko altuera ere.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Testu arau-emailea

Egungo araudia: Hirigintzako Araudi Orokorreko 79. artikulua

Aldatu nahi den araudia da Iruñeko Udal Planeko Hirigintzako Arau Orokorretako 79. artikulua.

Iruñeko Udal Plana atal hauek osatzen dute:

-I. Memoria: Azterketa.

-II. Memoria:

  • Proposamena.
  • Hirigintzako Araudi Orokorra.
  • Hirigintzako Araudi Partikularra.
  • Katalogoa.
  • Jarduketa programa.
  • Azterketa ekonomiko-finantzarioa.
  • Eranskinak.
  • Planoak.

Hirigintzako Araudi Orokorreko 79. artikuluaren testua proposamenean azaldutako azterketa eta helburuen ondorioa da.

79. artikulua. Ekipamenduak.

(Determinazio xehakatua).

Ekipamenduetarako eraikuntzaren lerrokadurak libre izanen dira, betiere lurzati bakoitzaren barrenean. Eraikuntzaren gehieneko garaiera beheko solairua gehi bi izanen da (B+2) < = 12 metro, estalkiaren egitura hasten den punturaino neurtuta.

Balio anitzeko eta kultura, osasun, administrazio eta erlijio arloetako ekipamenduek dagozkien lurzatien azalera osoa okupatu ahalko dute.

Irakaskuntzako ekipamenduen kasuan, lurzatiaren gehieneko okupazioa %60 izanen da.

Eremu libre pribatua duten laguntza-ekipamenduetan, lurzatiaren gehieneko okupazioa %50 izanen da. Gainerako laguntza-ekipamendu trinkoetan, lurzatiaren azalera osoa okupatu ahalko da.

Kirol ekipamenduetan, lurzatiaren gehieneko okupazioa %40 izanen da, hura 25.000 m² baino txikiagoa bada, eta hortik gorako lurzatietan honako hau: lehenengo 25.000 m²-ri dagokien %40, gehi gainerako azalerari dagokion %25.

Kirol ekipamenduetarako lurzatietan, azaleraren %33 gutxienez lorategitako eta zuhaitzetarako izanen da. Eraikinaren gehieneko altuera izanen da (BS + 1) < = 12 m.

Okupazioari eta lorategiei dagokienez, kirol ekipamenduetarako lurzatiaren azalera barruan sartuko dira erabiltzen dituzten sistema orokorrak.

Auzoetako kiroldegiek, pilotalekuek eta Udalaren kirol ekipamendu txikiek ez dute okupazio mugarik izanen.

Lehendik dauden ekipamenduen orubeek, sorburu duten planeamenduan edo birzatiketan ezarritako baldintzak badituzte, horiek bete beharko dituzte.

Dotazioetarako erabilera bakoitzaren aparkatzeko beharrak lurzati bakoitzaren baitan ebatziko dira.

Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorreko 79. artikuluaren testu berria.

(Determinazio xehakatua).

Ekipamenduetarako eraikuntzaren lerrokadurak libre izanen dira, betiere lurzati bakoitzaren barrenean. Eraikuntzaren gehieneko garaiera beheko solairua gehi bi izanen da (B+2)<= 12 metro, estalkiaren egitura hasten den punturaino neurtuta.

Balio anitzeko eta kultura, osasun, administrazio eta erlijio arloetako ekipamenduek dagozkien lurzatien azalera osoa okupatu ahalko dute.

Irakaskuntzako ekipamenduen kasuan, lurzatiaren gehieneko okupazioa %60 izanen da.

Eremu libre pribatua duten laguntza-ekipamenduetan, lurzatiaren gehieneko okupazioa %50 izanen da. Gainerako laguntza-ekipamendu trinkoetan, lurzatiaren azalera osoa okupatu ahalko da.

Kirol ekipamenduetan honako hau izanen da okupazioa:

-Sestra gainean: lurzatiaren %50, gehienez ere. Zenbateko horretatik kanpo gelditzen dira:

  • Lerrokadurak zehaztuta dituzten patioak edo 16 metro diametroko zirkulua marrazten ahal den patioak.

-Sestrapetik: lurzatiaren %70, gehienez ere. Sail honetan sartuko dira lursailaren kontrako jarduketak edo terraza gisakoak, betiere sestra gainean eraikitako perimetroak ez badu %50 gainditzen.

Arrazoituz gero, altuera handiagoak baimenduko dira kirol jardueraren ezaugarriek hala eskatzen dutelako. Kirol ekipamenduetarako lurzatietan, azaleraren %30 gutxienez berdegunetarako eta lorategietarako utziko da. Eraikinaren estalki gainean ezarri ahalko da, sestrapean edo lursailaren kontra badago.

Okupazioari eta lorategiei dagokienez, kirol ekipamenduetarako lurzatiaren azaleraren barruan sartuko dira erabiltzen dituzten sistema orokorrak.

Kirol ekipamenduetan, xehetasun azterlanaren bitartez, okupazio parametroak eta solairuen kopurua aldatu ahalko da, betiere azterlanak instalazio osoa hartzen badu aztergai, eremu publikoa kontuan hartuta formalki beharrezkoa dela frogatzen bada eta horrek ez badu eraikigarritasuna handitzen; azken hori baimendutako gehieneko okupaziotik eta altueretatik ondorioztatuko da.

Auzoetako kiroldegiek, pilotalekuek eta kirol ekipamendu txikiek ez dute okupazio mugarik izanen.

Lehendik dauden ekipamenduen orubeek, sorburu duten planeamenduan edo birzatiketan ezarritako baldintzak badituzte, horiek bete beharko dituzte.

Dotazioetarako erabilera bakoitzaren aparkatzeko beharrak lurzati bakoitzaren baitan ebatziko dira.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 26an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1009390