74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDANKOZE

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Bidankozeko Udalak, 2010eko maiatzaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea AA-22 unitatearen xehetasun azterlana, 3. poligonoko 119. lurzatiari dagokiona, Antonio Montesek eta María Josefa Segurak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Bidankozen, 2010eko maiatzaren 12an.-Alkatea, Alberto Mainz Urzainqui.

Iragarkiaren kodea: L1009324