74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000158/2009 betearazpena

Laura Equiza Juradok eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Desarrollo Habitables de Navarra, S.Lren aurka epaitegi honetan bideratu den 0000158/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa.-Laura Equiza Juradok eskaturik, Desarrollo Habitables de Navarra, S.Lren aurkako betearazpena abiarazten da, diru kopuru hau ordain dezan: 1.192,58 euroko printzipala, gehi 71,55 euro behin-behineko interes gisa, eta 119,26 euro behin-behineko kostuen ordainean, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru horiek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 0030-8025 bulegoa, 4148.0000.64.0158.09 kontzeptua.

Igor bedi ofizioa Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzura, haien datuen arabera betearazpenpeko alderdiak dituen ondasun eta eskubide guztien zerrenda eman dezaten.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio errekerimendua zordunari edo haren legezko ordezkariari hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren datu-basera sartzeko aplikazio informatikotik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da:

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

2. Premiamendupekoak ondoko erakunde hauetan dituen kontu korronteetan, aurrezki-gordailuetan edo antzekoetan dauden saldo hartzekodunak eta horietan egiten diren diru-sarrerak: Caja de Ahorros de Cataluya, Euskadiko Kutxa eta Caja de Ahorros de La Rioja. Enbargatzen dira, orobat, premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

3. 1052FWF, 1113FWF ibilgailuak.

Igor bitez aginduaren bi kopia ondasun higigarrien erregistro egokira, enbargoaren idatzoharra egiteko, eta eskatu, aldi berean, enbargatutako ibilgailuen gaineko zama eta kargen ziurtagiria, Trafiko Zuzendaritza Nagusian ageri direnak ere barnean hartuko dituena.

Hirugarrena.-Betearazpenpeko alderdiak Construcciones Andia, S.A.rekin eta Construcciones y Reformas Francisco Javier López Barquinekin izan dezakeen kreditua. Enpresa horri ofizioa igorriko zaio, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura alda dezan betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzakeen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkio.

Enbargo horiek bermatzeko, eta eraginkorrak izan daitezen, igor bitez behar diren idatzagiriak.

Laugarrena.-Desarrollo Habitables de Navarra, S.L.ren egoitzan (Mutiloabeiti, I kalea, 40) aurki daitezkeen eskudirua eta ondasun higigarriak, diru kopuru hau berdintzeko: 1.192,58 euroko printzipala, gehi 71,55 euro behin-behineko interes gisa eta 119,26 euro behin-behineko kostuen ordainean.

Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpeko enpresaren helbideari (Mutiloabeiti, I kalea, 40, Mutiloabeiti) dagokion epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.

Aurka egiteko bidea: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko bost eguneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184-1 artikulua).

Eta Desarrollo Habitables de Navarra, S.Lri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 25ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1009311