74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Mendikur kirolgunean 2010/2011 ikasturtean helduendako lehorreko jardueretarako tarifen eguneratzea.
Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2010eko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mendikur kirolguneko helduendako lehorreko jardueretarako tarifen eguneratzea, 2010/2011 ikasturterako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako eguneratzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Mendikur kirolguneko helduendako lehorreko jardueretarako tarifen eguneratzea (2010/2011 ikasturtea) behin betiko onetsitzat joko da eta testua oso-osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2010eko maiatzaren 28an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1009507