74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 17an hartua, "Bidasoa ibaiaren erdiko ibilguko hondakin uren tratamendua. Sunbilla" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, urtarrilaren 21eko 17/2010 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Jendaurrean egoteko epea bukatuta, eta aurkeztutako alegazio bakarra ebatzita, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren maiatzaren 4ko 290/2010 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen "Bidasoa ibaiaren erdiko ibilguko hondakin uren tratamendua. Sunbilla" izeneko proiektua.

Presakoa da proiektuak, hau da, Sunbillako herrirako araztegi bat egiteak, ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, ezinbestekoa delako obra lehenbailehen egitea, Sunbillako herriko hondakin urek gaur egun osasun eta ingurumen aldetik duten egoera, arazketa biologiko egokirik gabe, berehala konpontzeko.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A. (NILSA) enpresak alegatutako arrazoiak ikusita eta aurrekontuan balio justua ordaintzeko behar adina diru dagoela egiaztatuta, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57 b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Bidasoa ibaiaren erdiko ibilguko hondakin uren tratamendua. Sunbilla" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.ri (NILSA) jakinaraztea.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 17an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1008868