74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Aldaketa Udal Planeko Z-2 sektorearen antolamendu xehakatuko determinazioetan. Behin betiko onespena

Fustiñanako Udalak, 2010eko maiatzaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen Udal Planeko Zabalguneko 2. eremuko Z-2 sektorearen antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzea. Hasierako onespena 2010eko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 19an.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Fustiñanan, 2010eko maiatzaren 25ean.-Jarduneko alkatea, Ignacio Bienzobas Blasco.

Iragarkiaren kodea: L1009318