81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

33/2023 FORU DEKRETUA, martxoaren 29koa, zeinaren bidez prestazio ortoprotesikoa (kanpoko ortoprotesien modalitatea) arautzen baita, eta sortzen baita Nafarroan prestazio ortoprotesikoa kudeatzen laguntzen duten establezimenduen erregistroa.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

54/2023 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko prozedura ebazten duena. Prozeduraren deialdia martxoaren 14ko 72/2022 Ebazpenaren bidez egin zen.

1164/2023 EBAZPENA, martxoren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Miguel Senosiáin Imízcoz jaunak jarri duen eta 104/2023 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

1165/2023 EBAZPENA, martxoren 29koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara Javier Villar Céspedes jaunak jarri duen eta 109/2023 prozedura arruntean gauzatu den administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foruzaingoko agente lehenen zenbait lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdiko lanpostuen behin betiko esleipenaren aurka eta prozeduraren ebazpenaren aurka.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze-deia, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 165/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesdun diren pertsonei. Ebazpen horren bidez onetsi ziren maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK. Epatze-deia, Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 24ko 126/2022 Ebazpenaren aurka eta Hezkuntza Departamentuko Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 26ko 127/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoetan interesdun direnei. 126/2022 Ebazpen horren bidez onetsi eta argitara eman ziren maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetako lanpostuetan aldi baterako kontratazioak egiteko izangaien behin betiko zerrendak, 2022-2023 ikasturtean indarrean izanen direnak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez, apirilaren 15eko 104/2021 Ebazpenaren bidez eta abenduaren 18ko 302/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako sarrerako hautapen prozesuetan deitutako espezialitateetan, salbu eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitate hauetako zerrendak: Ostalaritza eta Turismoa (euskaraz), Ibilgailuen Mantentze-lanen Antolaketa eta Prozesuak (euskaraz), Nekazaritzako Ekoizpen Prozesuak (euskaraz) eta Sistema Elektrotekniko eta Automatikoak (euskaraz). 127/2022 Ebazpenaren bidez, berriz, abuztuaren 24ko 126/2022 Ebazpenean atzemandako akats batzuk zuzendu ziren.

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, analisi klinikoetako barrutiko fakultatibo espezialisten lau lanpostutan salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez sartzeko deialdiko behin betiko emaitzen aurka. Lanpostuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko dira.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

120/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 5ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Eskubide Sozialetako kontseilariaren otsailaren 9ko 34/2023 Foru Aginduan atzemandako akatsa. Foru Agindu horren bidez, dirulaguntza deialdi bat onetsi zen laguntza-produktu teknologikoak eskuratu eta instalatzeko. Produktu horiek zuzenduta daude mendekotasuna duten pertsonen, desgaitasunen bat dutenen eta adinekoen zaintzan, beren etxeetan geratuz gero, laguntzen duten eta zerbitzu horretan diharduten etxeko inguruneko lagunei. Dirulaguntzok honako honi lotuta daude: "Iraupen luzeko laguntzen eta zaintzen plana: desinstituzionalizazioa, ekipamenduak eta teknologia". Plan hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 22. osagaiaren barruan dago, hots, "Zaintzen ekonomiarako talka-plana eta berdintasun- eta inklusio-politiken indartzea" delakoaren barruan.

42E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen 2023ko deialdia: "Nafarroako toki erakundeentzako laguntzak, memoriaren, biktimen, giza eskubideen, bakerako hezkuntzaren eta bizikidetzaren arloko jarduerak egiteko". DDBN identifikazioa: 682855.

43E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 20koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita dirulaguntza honen 2023ko deialdia: "Irabazi­asmorik gabeko entitate eta elkarteentzako dirulaguntzak biktimei eta bakearen kulturari, bizikidetzari eta giza eskubideei loturiko jarduerak egiteko". DDBN identifikazioa: 682844.

47E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 24koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia onesten duena: 2023. urtean eta 2024ko lehen seihilekoan. DDBN identifikazioa: 683854.

13E/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 20koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, Nafarroako museoen eta bilduma museografiko iraunkorren funtzionamendurako 2023ko dirulaguntzen deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 677521.

440/2023 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak emana, "Nafarroa" 2023ko Elkartasunaren Nazioarteko Sariaren XX. edizioaren deialdia egin, eta haren oinarri arautzaileak onesten dituena.

27/2023 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, deialdi hau onesten duena: "Nafarroako toki-erakundeentzako dirulaguntzak ehiza espezieek egindako kalteen prebentziorako, 2023". DDBN identifikazioa: 683205.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko martxoaren 29an hartua, "Olatz-Gorraitz-Uharte lotzeko bizikleta eta oinezkoentzako korridore jasangarria" izeneko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena, nahitaez desjabetzeko.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko apirilaren 5ean hartua, Barañain eta NA-30 errepidea Landabenen lotzeko bide berria eraikitzeko proiektuko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzen duena, nahitaez desjabetzeko.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko apirilaren 5ean hartua, Aoiz Technics SLk sustatutako inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko apirilaren 5ean hartua, Nordex Energy Spain SAUk sustatutako inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

19/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, berriz ere behin-behinean onesten duena trazadura-proiektu hau: "AP-15ean Iruñerako noranzkoan sartzeko errei berria Izurdiagan (Nafarroa)".

25/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baita zein diren gutxieneko zerbitzuak eta horiei arreta emateko behar diren langileak Hezkuntza Departamentuaren eskumeneko esparruan, 2023ko apirilaren 3rako iragarritako grebaren deialdia dela eta.

119/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean adinekoentzako egoitzen eta eguneko zentroen, etxeko laguntza zerbitzuen eta telelaguntza zerbitzuen esparruan gutxieneko funtsezko zerbitzuak arautzen dituena, 2023ko apirilaren 18an, 19an eta 20an egitekoa den greba dela eta.

277E/2023 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2023ko apirilaren 3rako eta 4rako deitutako greba dela-eta erakunde autonomo honen funtsezko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen duena eta haiek artatzeko behar diren langileak zehazten dituena.

290E/2023 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2023ko apirilaren 13rako, 20rako eta 27rako deitutako greba partziala dela-eta erakunde autonomo honen funtsezko gutxieneko zerbitzuen funtzionamendua bermatzen duena eta haiek artatzeko behar diren langileak zehazten dituena.

87E/2023 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren zuzendariak emana, zeinaren bidez irizten baita aldaketa ez-funtsezkoa eta ez-nabarmena dela Funesko udal-mugartean produktu izoztuak fabrikatzeko dagoen instalazio batean lurgaineko pasabide-galeria bat eta instalazioen pasabide bat instalatzeko aldaketa-proiektua. Instalazioaren titularra Ultracongelados Virto SAU da.

59/2023 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emana, Ablitasko udal mugartean (Nafarroa) dagoen Ablitasko gaztelua izeneko monumentuaren babes ingurunea behin-behinean mugatu, eta haren kultura-intereseko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea irekitzen duena.

DEIALDIA, MEDICA 2023 azokan parte hartzeko.

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ingurumen baimen bateratua emateko espedientea, Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoak sustatua.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, Herritarren Arretarako Bulegoko arduradunaren lanpostuan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko, bata prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontratuarekin aritzeko, Antsoaingo Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren

ARGUEDAS

Lan publikoaren eskaintza 2023rako

BAZTAN

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu euskaldunen bi lanpostu oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko

BERRIOZAR

Gora jotzeko errekurtsoa ebazpen baten aurka, zeinaren bidez ebazten baitira C mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua (lorategietan aritzekoa) aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda bat eratzeko oposizioko probari dagozkion alegazioak

LERIN

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Onartuen behin-behineko zerrenda

IRUÑA

Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordeen 13 lanpostu eta agente lehenen 14 lanpostu betetzeko.–Inspektoreorde lanpostuak bete gabe utzita

TUTERA

Deialdia, administrari-ofizial izateko zortzi lanpostu oposizio bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko. Onartuen behin betiko zerrenda

Deialdia, B mailako lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

ZIZUR NAGUSIA

Udaltzaingoan udaltzain-agente izateko lau lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Hasierako lanpostu kopurua handitzea

Aldatzea 2022. urteko lan publikoaren eskaintza partziala (1), Estatuaren 2022rako Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legean aurreikusitako ordezte-tasari buruzkoa

ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 23-00562 errekurtsoa, gizarte-hezitzaileen bi lanposturen maila esleitzeari buruzkoa

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Mairagako Mankomunitateko buruaren 2023ko martxoaren 31ko 2023-0044 Ebazpena; haren bidez onesten da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, aldatzen da 5. oinarria, finkatzen da kalifikazio epaimahaiaren behin betiko osaera eta zehazten da oposizioaldiko lehenengo proba egiteko eguna, tokia eta ordua Hondakinen Atalaren zerbitzura egonen den E mailako zerbitzu anitzetako enplegatuaren funtzionario lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdian

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Ordenantza, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituena. Behin betiko onespena

ARANO

Herri-lurren desafektazioa, 2. poligonoko 44. eta 400. lurzatietan. Hasierako onespena

AZPIROTZ-LEZAETAKO KONTZEJUA

5. poligonoko 3., 61., 68., 101. eta 349. lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena

BARAÑAIN

Hiri jarduketako plan berezia herri zaharreko RF lurzatian (1. poligonoko 239. lurzatia). Hasierako onespena

Barañaingo eta Iruñeko udalerriei eragiten dien Elizpea parajea batera garatzeko plana. Hasierako onespena

BARGOTA

UE 4.4 urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

BERRIOBEITI

Ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko deialdia. 2023-2024 ikasturtea

Laburpena, kultura, kirol eta gazteentzako dirulaguntzen 2023ko deialdiarena

BERRIOZAR

Akats zuzenketa Etxaburua kaleko 1erako hiri-jarduketarako plan bereziaren behin betiko onespenean

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

BERTIZARANA

Egiturazko aldaketa puntuala Bertizaranako 1. poligonoko 8. lurzatian. Hasierako onespena

BURLATA

Deialdi publikoa, 2023an euskara sustatu, zabaldu eta normalizatzeko jarduerak egiteko dirulaguntzena (guraso-elkarte, ikastetxe eta kultura elkarteendako). Laburpena

CÁRCAR

1. poligonoko 797. eta 837. herri-lurzatien desafektazioa. Hasierako onespena

CASCANTE

Hirigintzako Udal Plana. Hasierako onespena

OLTZA ZENDEA

Aldaketa puntuala Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzaileetan, 2. poligonoko 366., 371., 489., 666. eta 773. lurzatiei dagokienez. Hasierako onespena

CORELLA

Herri-lurren desafektazioa 11. poligonoko 43. eta 144. lurzatietan, hibridazioko planta fotovoltaikoa instalatzeko. Hasierako onespena

CORTES

Balorazio txostenaren proiektua berriro jendaurrean

FUNES

Kalifikazio juridikoaren aldaketa, 3. poligonoko 177. lurzatian. Hasierako onespena

GARINOAIN

Besterengarritasun-deklarazioa, 2. poligonoko 663-2 lurzatian

Desafektazioa, 2. poligonoko 579. herri-lurzatian. Hasierako onespena

GORRONTZ-OLANOKO KONTZEJUA

Herri-lurretako aprobetxamenduen ordenantza. Behin betiko onespena

UHARTE

Kultura, Hezkuntza, Berdintasun, Euskara eta Gazteria arloetan jarduerak eta proiektuak antolatzeko herriko talde eta elkarteendako 2023ko dirulaguntzen deialdia. Laburpena

LAPOBLACIÓN

Bidearen kalifikazio juridikoaren aldaketa, 3. poligonoko 5. lurzatian. Hasierako onespena

LESAKA

Borondatezko birpartzelazio-proiektua, UE-Biurrana unitatean. Hasierako onespena

MENDABIA

Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, nekazaritzako produktibitate handiko lurzoruari buruzkoa. Hasierako onespena

MURCHANTE

Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, etorkizunean Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriek ukitzen ahal dituzten lurretan. Hasierako onespena

1.poligonoko 101., 102., 199., 201., 205. eta 206. lurzatien desafektazioa La Torre alderdian. Jendaurrean jartzea

OLAIBAR

Xehetasun-azterketa, Enderizko 1. poligonoko 58. lurzatian. Hasierako onespena

IRUÑA

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2023an laguntza humanitarioko eta larrialdietako proiektuak egin daitezen. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak emateko, 2023an sentsibilizazio jarduketa puntualak egin daitezen. Laburpena

Deialdia, dirulaguntzak eman daitezen garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak egiteko, norgehiagokako araubidean, 2023rako. Laburpena

AZKOIEN

Deialdia, kultura elkarteei dirulaguntzak emateko 2023an. Laburpena

Azkoiengo Udalaren 2023ko literatura-lehiaketa. Laburpena

Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 1081. lurzatian. Hasierako onespena

GARES

Jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoa aldatzea eta haren desafektazioa Larrandia pasealekuko 1 zenbakian. Behin betiko onespena

Jabari publikoko eraikineko estalkiaren azalera-eskubidea lagatzea, energia fotovoltaikoa sortzeko instalaziorako. Behin betiko onespena

ZANGOZA

Deialdia, kultura-elkarteekin lankidetzan aritzeko 2023ko laguntzena, arte eta kultura jarduerak egiteko eta elkarte horiek hornitzeko. Laburpena

Deialdia, saltokietan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumoa bultzatzeko deskontu-bonuen 2023ko kanpainarena. Laburpena

TUTERA

Aldaketa puntuala "Queiles" 1. sektoreko birpartzelazio proiektuan (UI.4, UI-4.2). Behin betiko onespena

46. poligonoko 432., 443., 593., 592., 445., 444. eta 446 lurzatien desafektazioa, ondoren hondakinak tratatzeko zentroa jar dadin lagatzeko

Aldaketa Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Berezian. Hasierako onespena

Hirigintzako Udal Plana eta Ingurumen Azterketa Estrategikoa. Jendaurrean jartzea

UXUE

Herritarrek parte hartzeko plana, Pilarraña II kaleko hiri-jarduketarako plan berezian

ULTZAMA

Deialdia, GKE, lankidetza-proiektu eta irabazi-asmorik gabeko erakundeendako dirulaguntzak emateko 2023an. Laburpena

UNTZUE

Udalaren Hirigintza Planeko egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

EGUESIBAR

Deialdia, dirulaguntzak emateko, enpresek sustatutako jarduera soziokulturalak antolatzeko 2023. urtean. Laburpena

ZABALTZAKO KONTZEJUA

Herri-lurren desafektazioa, 1. poligonoko 105. lurzatian, ondoren trukatzeko

Zizur Nagusia

Dirulaguntzen deialdi publikoaren laburpena, Zizur Nagusian 2023an mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonentzako garraiobide alternatibo irisgarria eskaintzera bideratutako banakako laguntzena

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde esparruan hiriko taxi zerbitzua emateko eurotaxien 20 lizentzia lehiaketa bidez emateko deialdia

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

JENDAURREKO INFORMAZIOA, honako eskaera hauena: Nafarroako Foru Komunitateko La Serna azpiestazioa handitzeko aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena; 400 kV-eko parkean bi posizio berri jarri nahi dira (Magallón 2 eta Magallón 3).

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2023-S-33 Berrikuspena, Aranbeltzeko kareharri harrobi batean sortutako hondakin urak isurtzeko baimenarena

2016-P-385 Ur publikoen aprobetxamendua aldatzea, Deierrin

2022-S-272 Baimen eskaera, Oltza zendean digestore berri bat eraikitzeko

2023-OC-120. Irunberrin zuhaitzak landatzeko baimen eskaera

Erreferentzia: 2018-A-49. Ur publikoen aprobetxamendua ematea Vianan

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa. A/31/04374 JV/- CHC espedientea