81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa puntuala "Queiles" 1. sektoreko birpartzelazio proiektuan (UI.4, UI-4.2). Behin betiko onespena

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2023ko martxoaren 24an egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen aldaketa puntuala egitea "Queiles" 1. sektorearen birpartzelazio proiektuan (UI.4 eta UI-4.2). Sustatzailea da Rios Enrique SL, Javier Adrián Huerta Arias arkitektoak 2022ko irailean idatzitako proiektuaren arabera.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bateginaren 152. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Tuteran, 2023ko otsailaren 6an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2305380