81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Akats zuzenketa Etxaburua kaleko 1erako hiri-jarduketarako plan bereziaren behin betiko onespenean

Berriozarko Udalak, 2022ko ekainaren 29ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Etxaburua kaleko 1erako hiri-jarduketarako plan berezia, etxebizitza erabilera emateko beheko solairuari, Electricidad Abasto SL-k sustatuta. Behin betiko erabaki horren iragarkia argitaratu zen 2022ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29an.

Akats baten ondorioz, hiri-jarduketarako plan bereziaren erabakiaren eranskinaren testua ez zen osorik argitaratu. Akatsa zuzentzeko, bada, jarraian argitaratzen da berriz Berriozarko Udalak 2022ko ekainaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakia Etxaburua kaleko 1erako hiri-jarduketarako plan berezia onesteko, bai eta eranskina osorik ere.

Berriozarren, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2305423