81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

2022-S-272 Baimen eskaera, Oltza zendean digestore berri bat eraikitzeko

Iruñerriko Zerbitzuak SAk honako datu eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Iruñerriko Zerbitzuak SA.

Xedea: Baimena Arazuriko hondakin-uren araztegian digestore berri bat eraikitzeko eta lohia arbastatzeko instalazioa lekualdatzeko.

Baimena eskatzen da 25 m-ko diametroa duen digestore berri bat eraikitzeko Arazuriko hondakin-uren araztegian, Arga ibaiaren ezkerreko ertzean, Oltza zendeako udal-mugartean (Nafarroa). Horrez gain, lekuz aldatuko da bertan lohia arbastatzeko dagoen ekipo bat, eta berrantolatuko dira banaketa-dorreko hodiak eta ekipoak, hori guztia Iruñerriko Zerbitzuak SAk 2021eko abuztuan egindako SM286983a proiektuaren arabera (5. digestorea eta lohia arbastatzeko instalazioaren lekualdatzea Arazuriko hondakin-uren araztegian).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2023ko martxoaren 1ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2304748