81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordeen 13 lanpostu eta agente lehenen 14 lanpostu betetzeko.–Inspektoreorde lanpostuak bete gabe utzita

Iruñeko udaleko giza baliabideetako zuzendariak 2023ko martxoaren 31n honako ebazpen hau eman zuen:

SRH 31-MAR-23 (1/SG)

«Giza baliabideetako zuzendariak 2023ko otsailaren 1ean emandako ebazpen BITARTEZ onetsi zen lehiaketa eta berariazko lehiaketa bidez Iruñeko Udaltzaingoko inspektoreordeen 13 lanpostu eta agente lehenen 14 lanpostu betetzeko deialdia.

Inspektoreordeen 13 lanpostuetarako lehiaketara eta berariazko lehiaketara eskaerarik aurkeztu ez denez,

EBATZI DUT:

1.–Honako lanpostu hauek bete gabe uztea:

–Plangintza eta Koordinazioko Arloa, Koordinazioko Brigada, EKZko Taldea (Ekintzak Koordinatzeko Zentroa). Inspektoreordearen 1-20900-8 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Bide Plangintzako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-20 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Bide Mugikortasuneko Brigada, Elkarbizitzaren aldeko Hezkuntza Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-17 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Bide Segurtasuneko Arloa, Zirkulazioko Brigada, Trafikoko Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-23 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-5 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-16 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Hurbileko Poliziako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-45 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Komunitate Poliziako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-46 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Poliziako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-14 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Poliziako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-47 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Hurbiltasuneko Brigada, Prebentzioko Poliziako Taldea. Inspektoreordearen 1-204900-49 plaza: Zirkulazioko inspektoreordea.

–Hurbiltasun eta Prebentzioko Arloa, Zaintzako Brigada, Laguntza Zerbitzuetako Taldea. Inspektoreordearen 1-207100-1 plaza: Laguntza Zerbitzuetako inspektoreordea (2. jarduera).

–Bitartekaritza eta Instrukzioko Arloa, Polizia Judizialeko Brigada, Herritarren Arretako eta salaketetako Taldea (HASB taldea). Inspektoreordearen 1-205000-4 plaza: Instrukzioko inspektoreordea.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadin agintzea».

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko Auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean; edo bestela.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Iruñean, 2023ko apirilaren 3an.–Giza baliabideetako zuzendaria, María Aránzazu Arias Leiro.

Iragarkiaren kodea: L2305664