81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailea, nekazaritzako produktibitate handiko lurzoruari buruzkoa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez,

ERABAKIA:

1. Hasiera batez onestea Udal Plan Orokorreko egiturazko determinazioen aldaketa. Víctor Ibarrola Rámirezek sustatuta. Haren bidez, babes-araubidea aldatu nahi da, produktibitate handiko lurzoruak babes arrunta izan dezan.

2. Espediente osoa jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean plazaratzen diren egunkarietan.

3. Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 29. artikuluak xedatzen duena betez, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren ondorioetarako, espediente osoaren kopia Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Zuzendaritza Nagusira bidaltzea, ingurumen txosten estrategikoa eman dezan.

4. Jendaurrean jartzearekin batera, proiektua Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igorriko da, txosten orokorra eman dezan, Nafarroako Gobernuko departamentuen gogoeta sektorialekin.

5. Jurramendiko Mankomunitatearen eta Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusiaren txostenak jasotzea.

Mendabian, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2305565