81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Erreferentzia: 2018-A-49. Ur publikoen aprobetxamendua ematea Vianan

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2023ko otsailaren 12an emandako ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da Viana I ureztatzaileen elkartearen alde:

a) Aprobetxamenduen Liburuko 26.186. idazpenean inskribatutako tituluaren behin-behineko transferentzia partziala onestea Viana I ureztatzaileen elkartearen alde, 16 orduan 353 l/s-koa, ureztatzeko urak hartzeko Ebro ibaitik, Vianako udal-mugartean (Nafarroa) baimendutako hargunetik. Vianako Udalaren izenean geldituko da 16 orduan 97 l/s-ko aprobetxamendua, Vianako udal-mugarteko (Nafarroa) "Tamarigal" eremua ureztatzeko urak hartzeko Ebro ibaitik; eta behin-behinean inskribatu beharko da, aintzat hartuta Uren Erregistroko A T1/H144 atalean inskribatua dagoen Mendabiako interes orokorreko eremu ureztagarriaren emakidari buruzko ebazpena.

b) Behin-behineko baimena ematea (harik eta ebazten diren arte ureztatzaileen elkarte historikoak eta Viana, Ciudad de Viana eta Balsa del Salobre ureztatzaileen elkarteak Viana I ureztatzaileen elkartearekin bat egiteko edo hartan sartzeko prozedurak eta Viana I ureztatzaileen elkartea eratzekoa, administrazioak onesteko zain baitaude, 1999-C-35 eta 2019-C-9 espediente metatuetan) Viana I ureztatzaileen erkidegoari (G31587552) ur publikoen aprobetxamendu batzuk aldatzeko, zehazki, Ebro ibaiaren ezkerraldekoa (1946ko urtarrilaren 29ko Ministro Aginduaren bidez Vianako Udalari emana eta gero zati batean Viana I ureztatzaileen elkarteari transferitua) eta Perizuelas, Valdibáñez, Valdearas eta Cornaba erreketakoak (1950eko martxoaren 28ko Ministro Aginduaren bidez Viana ureztatzaileen elkarteari emanak). Horiek guztiak Vianako (Nafarroa) lurrak ureztatzeko erabiltzen dira eta 26186, 28054, 28055, 28060, 28061, 28065 eta 28066 zenbakiekin erregistratuta daude Aprobetxamenduen Liburuan. Hauek izanen dira aldaketaren ondoriozko aprobetxamenduak, guztiak ere Vianako udal-mugartean (Nafarroa):

–1. aprobetxamendua.

Ur publikoak hartzeko aprobetxamendua, Ebro ibaitik, 353 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin (16 orduan), X: 549.310, Y: 4.702.475 koordenatu puntuan (ETRS89, H30), eta Perizuelas errekatik, 100 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin, X: 550.008, Y: 4.704.263 koordenatu puntuan (ETRS89, H30), 1.369 hektareako azalera ureztatzeko.

–"San Martín" aprobetxamendua.

Ur publikoak hartzeko aprobetxamendua, Ebro ibaiaren arroko Valdibáñez errekaren ezkerraldetik, X: 550.653, Y: 4.707.358 koordenatu puntuan (ETRS89, H30), 5’14 l/s-ko batez besteko emari baliokidearekin kontsumo handieneko hilean (uztaila), 8,55 hektareako azalera ureztatzeko.

–"El Arenal" aprobetxamendua.

Ur publikoak hartzeko aprobetxamendua, Ebro ibaiaren arroko Valdearas errekaren ezkerraldetik, X: 551.075, Y: 4.707.134 koordenatu puntuan (ETRS89, H30), 1’36 l/s-ko batez besteko emari baliokidearekin kontsumo handieneko hilean (uztaila), 2,27 hektareako azalera ureztatzeko.

–"Callejas" aprobetxamendua.

Ur publikoak hartzeko aprobetxamendua, Ebro ibaiaren arroko Valdearas errekaren eskuinaldetik, X: 550.992, Y: 4.706.905 koordenatu puntuan (ETRS89, H30), 14’49 l/s-ko batez besteko emari baliokidearekin kontsumo handieneko hilean (uztaila), 24,1 hektareako azalera ureztatzeko.

–"Corrales" aprobetxamendua.

Ur publikoak hartzeko aprobetxamendua, Ebro ibaiaren arroko Valdearas errekaren ezkerraldetik, X: 551.583, Y: 4.704.321 koordenatu puntuan (ETRS89, H30), 19’18 l/s-ko batez besteko emari baliokidearekin kontsumo handieneko hilean (uztaila), 31’9 hektareako azalera ureztatzeko.

–"Cornaba" aprobetxamendua.

Ur publikoak hartzeko aprobetxamendua, Ebro ibaiaren arroko Cornaba errekaren ezkerraldetik, X: 555.759, Y: 4.709.28 koordenatu puntuan (ETRS89, H30), 4’68 l/s-ko batez besteko emari baliokidearekin kontsumo handieneko hilean (uztaila), 7,79 hektareako azalera ureztatzeko.

c) 1. aprobetxamendu gisa izendatutakoa ustiatzen hasi ahal izateko, aurretik obrak amaitu eta obren amaierako akta onetsi beharko da (UJParen Erregelamenduko 115.4 artikulua).

d) Gainerako aprobetxamenduen ustiapena abiatzeko baimena ematea, aprobetxamendua emateko ebazpen honetako baldintzen arabera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2023ko martxoaren 15ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2305305