81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAPOBLACIÓN

Bidearen kalifikazio juridikoaren aldaketa, 3. poligonoko 5. lurzatian. Hasierako onespena

Lapoblación-Meanoko Udalak, 2023ko martxoaren 15ean egindako bilkuran, erabaki du espedientea hastea bide zati baten kalifikazio juridikoa aldatzeko (gutxi-gehiago 100 metro karratu dituen bide zati batena) eta, horrenbestez, bide publikoaren kalifikazioa izan. Bide zatia Meanoko ingurumarian dago, zehazki 3. poligonoko 5. lurzatian.

Ondorioz, jendaurrean egonen da hilabetean, irekitako espedientea udal idazkaritzan ikusgai jarrita jendea hartzeko orduetan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da.

Lapoblación-Meanon, 2023ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Ernesto Apiñaniz Remírez.

Iragarkiaren kodea: L2305297