81. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hirigintzako Udal Plana eta Ingurumen Azterketa Estrategikoa. Jendaurrean jartzea

Tuterako Udalak, 2023ko martxoaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki du hasiera batez onestea Hirigintzako Udal Plana, 2023ko otsailekoa, Loperena Portillo Arquitectos SLk idatzia, horren parte baita Ingurumen Azterketa Estrategikoa.

Hirigintzako Udal Plana eta Ingurumen Azterketa Estrategikoa jendaurrean egonen dira 2023ko irailaren 30era arte, horretarako iragarkia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Tuterako Udalaren iragarki-taula elektronikoan.

Agiria osorik argitaratu da Udalaren web-orrian (www.tudela.es), eta eskuragarri dago Hirigintzako Unitate Administratiboan, nahi duen orok aztertzeko eta bidezko jotzen dituen alegazioak aurkezteko.

Era berean, erabaki da kautelaz etetea garapenerako planeamenduaren izapidetzea, bai eta lurren partzelazio-lizentziak eta eraikitzeko eta eraisteko lizentziak ematea ere, bi urtean, eteteko erabakia hartzen den egunetik zenbatzen hasita, proposamen berriarekin indarreko hirigintza-determinazioak aldatzen diren eremuetarako, onetsitako agiriaren arabera (egikaritze-laburpenaren agiria); horretan, honako hauek daude jasorik:

Tutera: hiri-lurzoru finkatugabea: bizitegi-erabilera.

A3R–7.1-1

A3R–7.2-1

A3R–7.3-1

A3R–7.4-1

A3R–9.1-1

A3R–9.1-3

UE-4.1-2

UE-4.3-1

UE-4.3-2

UE-4.4-1

UE-4.4-2

UE-5.2-1

UE-5.2-10

UE-5.2-2

UE-5.2-3

UE-5.2-4

UE-5.2-5

UE-5.2-6

UE-5.2-7

UE-5.2-8

UE-5.2-9

UE-7.1-1

UE-7.1-2

UE-7.1-3

UE-7.1-4

UE-7.2-1

UE-7.2-2

UE-7.2-3

UE-7.2-4

UE-7.3-2

UE-7.3-3

UE-9.2-1

UE-9.3-1

AMU-4.3-1

AMU-5.1-1

AMU-5.1-2

AMU-5.2-1

AMU-5.2-2

AMU-5.2-3

AMU-7.2-1

AMU-7.2-2

AMU-7.2-3

AMU-7.2-4

AMU-7.3-1

Tutera: lurzoru urbanizagarria: bizitegi-erabilera.

4.5-1 SEKTOREA

Tutera: lurzoru urbanizagarria: ekonomia jarduerarako erabilera.

11.5-1 SEKTOREA

11.5-2 SEKTOREA

13.3-1 SEKTOREA

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2023ko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2305489